Aldekoak euskararen kontrako mezuarekin bat egin duela dio EITBko Erredakzio Kontseiluak
EITBren zuzendari Andoni Aldekoak Gasteizko Parlamentuan esandakoak «bat egiten du azken aldian euskararen kontra zabaltzen ari diren mezuekin», salatu du Erredakzio Kontseiluak.

Gasteizko Parlamentuan EITBren zuzendari nagusi Andoni Aldekoak esandakoak «bat egiten du azkenaldian euskararen kontra zabaltzen ari diren ebazpenekin eta mezuekin», Erredakzio Kontseiluak ohar batez atzo nabarmendu zuenez. Nagore de los Rios EITB.eus eta Social Mediako zuzendari izendatzeko prozesuan euskara eskaera kontuan hartu ez zelako azalpenak eman behar izan zituen Aldekoak.
Goi mailako postuetarako C1 maila eskatzea «zorrotzegia» dela eta «batez ere hedabide digitaletan» profesionalak kontratatzeko muga izan daitekeela adierazi zuen Aldekoak Gasteizko Parlamentuan asteazkenean, EH Bilduk eskaturiko agerraldian.
«ARRISKUTSUA»
«Diskurtso hori arriskutsua da. EITBk euskara normalizatzeko duen zeregina urratzen du. Erredakzio Kontseiluak ez du salaketa pertsonal bat egin nahi; samina eta etsipena adierazi nahi ditu etxe barruan euskararen inguruan orokortzen ari diren jokaerengatik. Horietan atzera egitea eskatzen du Erredakzio Kontseiluak, baita zuzendari nagusiak atzo adierazitakoaren gaineko zuzenketa egitea ere», nabarmendu zuen Erredakzio Kontseiluak.
«Bien bitartean, egoerak erantzun irmoa eskatzen duenez, Erredakzio Kontseiluak zein pauso eman aurkeztuko du. Euskara da EITBren ardatza, eta Kontseilu honek argi utzi nahi die, zuzendaritzari eta gizarteari, euskara babesteko eta indartzeko erabakiak bakarrik babestuko dituela», ohartarazi zuen.
«Zuzendari batek C1 ez izateak ez du esan nahi euskarari garrantzirik ematen ez diogunik», esan zuen Aldekoak asteazkenean Parlamentuan.
LAB sindikatuak otsailean salatu zuen EITBk manipulatu egin zituela lan eskaintzaren oinarriak. Izan ere, urtarrilean euskarazko C1 maila izatea baldintza bezala agertzen zen, baina ondoren eskaera hau ezabatu egin zen. Aldekoaren arabera, lanpostu hori betetzeko prozedura kanpoko enpresa batek egin zuen, eta Linkedin eta InfoJobs atarietan argitaratu ziren oinarriak. C1 eskakizuna hasieran agertzea akats bat izan zela adierazi zuen Aldekoak Parlamentuan.

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

Como rimaba Machado: Esteban ha sido el elegido y nadie sabe por qué ha sido

«La Justicia nunca ha investigado nada, siempre se ha puesto de perfil»

IRUÑA-VELEIA AUZIA «BEHIN BETIKO» ARGITZEAREN ALDE
