Jon URBE FOKU

XXV. DONOSTIA ANTZERKI SARIA JASO DU HIKAREN «ZORRETAN» ANTZEZLANAK

Amatasuna, ama-alabaren arteko harremana, zaintza, maitasuna edo dolua bezalako gaiak maisutasunez lantzeagatik jaso du Hika konpainiaren ‘‘Zorretan’’ antzezlanak XXV. Donostia Antzerki Saria. Konpainiako kideek Gipuzkoako hiriburuko Victoria Eugenia antzokian atzo jaso zuten saria, antzerkiaren egunarekin bat eginez, eta ondoren antzezlana taularatu zuten.