SAI AUNG MAIN AFP

2.000 HILDAKO BAINO GEHIAGO MYANMARREN, ETA LAGUNTZA EZIN IRITSI

Myanmarren lurrikarak hildakoen kopurua 2.000tik gorakoa da, Junta Militarrak eta demokraziaren aldeko oposizioak emandako datuen arabera. Hala ere, erregimenaren oztopoek, gerra zibilaren eraginek eta lurrikarak eragindako kalteek zaildu egiten dute nazioarteko laguntza humanitarioa heltzea. Beraz, hildakoak bost aldiz gehiago izango ez ote diren beldur dira herrialdean.