Emisio gutxiko eremua jartzeko prozedura behin-behinean eten dute
Iragan otsailean Euskal Elkargoko herriarteko kontseiluak deliberatu zuen mugikortasun-emisio gutxiko eremua (ZFE-m frantseseko sigletan) ondoko ekainaren 1etik goiti martxan jartzea. Era berean, errenta apalak dituzten herritarrei egitasmoak eragin liezazkiekeen albo-kalteak saihesteko, zenbait salbuespen eta dirulaguntzak aintzat hartzea adostu zuten Ipar Euskal Herriko kontseilariek.
Joan den larunbatean, martxoaren 29an, kontseiluak ZFEa plantan ezartzeko prozedura aitzineratu behar zuen. Alta, Parisen, batzorde baten barnean diputatuek proposamen bat bozkatu zuten, hain zuzen, frantziar Estatuko hainbat hiritan indarrean diren ZFE eremuak bertan behera uzteko. Horrek Ipar Euskal Herriko erakundearen planak trabatu ditu.
PROZEDURA ETEN DUTE
Euskal Hirigune Elkargoak 850.000 euroko inbertsioa egin behar du, Hendaia eta Tarnose (Landak) arteko eremua hartzen duen ZFE zehazteko, hala nola seinaleak ezarriz. Alabaina, Asanblea Nazional frantsesak apirilaren 8tik landa berrartuko du eztabaida eta, horren emaitzaren zain, Ipar Euskal Herriko hautetsiek ZFE-m abian jartzeko prozedura behin-behinean etetea erabaki dute, atzo jakinarazi zutenez.
Martine Bisauta trantsizio ekologiko eta energetikorako lehendakariordeak Parisen eman duten atzerapausoa salatu zuen atzo bertan. Ildo beretik, mugikortasunerako lehen- dakariorde Jean-François Hirigoyenek zuhurtziaz jokatu beharra dagoela defendatu zuen, erabaki irmo bat izan arte.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
