LGS propioa eta antimilitarismoa aldarrikatuko ditu ELAk M-1ean
Aurtengo Maiatzaren Lehenean ELAk Bilbon eta Iruñean mobilizazioetara deitu du, 11.30ean, “Gutxieneko soldata, hemen erabaki” lelopean. Sindikatuak borroka soziala eta sindikala aldarrikatu ditu eta gizartea kolektiboki eraldatzeko konpromiso militantea goraipatu du.

ELA sindikatuak “Gutxieneko soldata hemen erabaki” lelopean ekingo dio aurtengo Maiatzaren Lehenari. Bilbon (Jesusen Bihotza) eta Iruñean (Askatasuna plaza) mobilizazioetara deitu du 11.30ean.
Bilbon atzo Mikel Lakuntza idazkari nagusiak gogoratu zuenez, «negoziazio kolektiboaren eta prekaritatearen kontrako borrokaren emaitzek ELAren hautua, kontrabotere ereduaren aldekoa, berrestera garamatzate; Euskal Herrian erabakitako gutxieneko soldata (LGS) bide horretan beste urrats bat dugu; honek, gainera, borondate subiranista argia erakusten du».
Duela zenbait hilabete iragarri zuten bezala, ELAk 1.795 euroko LGS bat aldarrikatzen du, «aberastasunaren banaketa justuagoa izan dadin». Izan ere, milaka langileren soldata zenbateko horretatik urrun geratzen da gaur egun.
Lan baldintza okerrenak dituen jendearen soldata hobetzea da ELAren lehentasuna, eta, horregatik, Confebask eta CEN patronalei gutxieneko proposamen bat egin die. Hasteko, 1.500 euroko LGS bat ezarriko litzateke, urtean hamalau ordainsaritan. Baina Confebaskek negoziaziori uko egin diola eta Nafarroan, berriz, CENek, UGTk eta CCOOk negoziatzeko jarri zen hitzordura ez zirela agertu salatu zuen ELAk.
«HEMENGO LGSRI BETORIK EZ»
«ELAk ez du ontzat emango patronalak hemengo LGS bat lortzeko aukerari betoa ezartzerik. Horregatik, beste sindikatu batzuekin batera herri ekimen legegile (HEL) bat martxan jarri dugu, Gasteizko eta Iruñeko parlamentuek LGS hemen erabakitzea galdegin dezaten. Aukera bikaina dugu orain. Eta beharrezkoa da inplikazio kolektiboa eta pertsonala HEL horren aldeko sinadurak biltzerakoan; presioa eragin behar dugu hemengo gutxieneko soldataren alde», nabarmendu zuen Lakuntzak.
Maiatzaren Lehen honetan ELAk antimilitarismoa ere aldarrikatuko du, Batzorde Eragileko Ane Zelaiak adierazi zuenez. «Europako Batzordeak eta NATOk bultzatzen duten militarizazio estrategia mehatxu bat da bake, demokrazia eta eskubide sozialentzat. Potentzia nagusiek haien enpresa handien interesak defendatzen dituzte. Gerraren mamua baliabide ekonomikoak eta merka- tuak menderatzeko baliatzen dituzte», esan zuen.
ELAk nabarmendu zuen gerra sistema kapitalistaren ondorioa dela eta horri «aurre egin» behar zaiola.
Europako Batasunak armagintzara bideratu nahi dituen 800.000 milioi euroek politika sozialean murrizketa ekarriko dutela esan zuen Zelaiak. Horregatik, ELAk aurre egingo dio estrategia gerrazaleari.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
