Kassel, Europako hurrengo urratsa egiteko plaza
Bidasoa Irunek EHF Europa Leagueko final-laurdenetako joaneko partida jokatuko du MT Melsungenen aurka gaur, 18.45ean, Kasselen. Bundesligako bigarren sailkatua du aurkari.
Bidasoa Iruneko entrenatzaile Alex Mozasek emaitza ona ekarri nahi du Alemaniatik, Europa Leagueko finalaurrekoetarako txartela datorren astean Irunen bertan poltsikoratzeko. «Gure ideiarekin joango gara gu; hau da, han emaitza on bat lortzea eta gero gure jendearen aurrean Artalekun jokatzea», adierazi zuen atzo Mozasek. «Haiek dira Europako Liga hau irabazteko faboritoak, baina 120 minutuko partida da hau eta ezin digu eskuetatik ihes egin hamar minutu txarretan», gaineratu zuen.
«Melsungen Bundesliga irabazteko jo eta su ari den taldea da, izarrez beterikoa», esan zuen, eta izen horietatik guztietatik Erik Balenziaga zentral zarauztarrarena nabarmendu zuen: «Berak gidatzen du taldea».
«Baloi galeretan eta erritmoan adi ibili behar dugu. Ez da bereziki korrika asko egiten duen talde bat, baina galera bakoitza asko zigortzen dute», ohartarazi zuen Mozasek.
Aurkariaren indarrak eta gabeziak ondo ikasita daramatzate, gaurko partidarako zereginen gainean galdetu ziotenean argi geratu zenez: «Atezainak munduko onenetakoak dira. Erasoan, Erik Balenziagak kantxan eta Roberto Garcia Parrondok [entrenatzailea] aulkitxotik agintzen dute. Ondo jokatzen dute zazpi seiren aurkako aldaera, eta Kristopans daukate eskuineko hegalean: asko laguntzen du erasoan bere 2,15 metroekin».

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
