Urtzi URRUTIKOETXEA
GERRA KOMERTZIALA

Trumpek Erresuma Batuarekin merkataritza akordioa egin du

AEBren «liberazio eguna» aurkeztu eta merkatuak aztoratu zituenetik bost astera, Erresuma Batuarekin merkataritza akordioa egin duela iragarri zuen Donald Trumpek atzo Etxe Zuriko Bulego Obalean. Keir Starmer lehen ministro britainiarra ere agerraldian sartu zen telefonoz. Hitzarmenaren garrantzia azpimarratu zuten biek, muga zergak kentzeko edo arintzeko.

Trump eta bere taldekideak, atzoko agerraldian; Starmer telefonoz aritu zen.
Trump eta bere taldekideak, atzoko agerraldian; Starmer telefonoz aritu zen. (Jim WATSON | AFP)

«Beste askoren lehenengoa» omen da AEBk Erresuma Batuarekin iragarri duen merkataritza akordioa. Trumpek apirilean abian jarritako karrusel ekonomikoen gorabeheretan berebiziko urrats gisa aurkeztu zuen atzo Etxe Zurian, oraindik azken zertzeladak falta diren arren. Azken asteotan leku batean baino gehiagotan piztu diren urduritasunak baretzea da helburua.

“Financial Times”-ek aurreratu zuen bezala, AEBtik merkeago esportatu ahalko dute Erresuma Batuko auto eta nekazaritza merkatuetara. Atlantikoaren bestaldetik begira, altzairu eta auto britainiarrei egun duten %25eko muga zerga ere arinduko zaie. Hortik aurrera, gutxi dira ezagutzen diren detaileak. Londresek jakinarazitakoaren arabera, orain arteko muga zergak kenduko zaizkie altzairuari eta aluminioari, eta zero izango da. Autoen esportazioei dagokienez, %27,5tik %10era jaitsiko da. Ehun mila automobilentzako kuota izango da; iaz kopuru horren bueltan ibili zen auto britainiarren esportazioa AEBra.

Nekazaritzan ere akordioa egongo da. Behi okelan 13.000 tona metriko esportatu ahalko dituztela iragarri zuen Downing Street-ek, eta beste horrenbeste inportatu AEBtik. Etxe Zuriak ez zuen hori bera esan zehazki. Akordioan nekazaritza produktuak ere egongo direla baieztatu zuen Donald Trumpek, hala nola behi haragia eta etanola, baina oraingoz iragarpena baino ez da hori. Honetan ere zehaztasunak oraindik negoziatzeko daude.

Howard Lutnick AEBko merkataritza idazkariak aditzera emandakoaren arabera, gainerako herrialdeen antzera Erresuma Batuari ere ezartzen zaion %10eko muga zerga orokorra mantenduko da. Rolls Royce motorren kasuan ez dute zergarik izango.

DETAILE GUTXI

Ñabardurak zehazteko denbora gehiago behar izaten da. Trumpek «itun osatua eta zabala» zela iragarri bazuen ere, aditu gehienak bat datoz merkataritza akordio itxi bat baino, horretarako markoa izan zela, «negoziatzen hasteko akordioa» izan zela atzokoa.

Trumpek behin eta berriz eta herrialde guztiei begira (Erresuma Batuarekin legez, Hego Korea, Japonia eta Indiarekin ere negoziatzen ari dela iradoki zuen) esan ohi du beste aldeak berak baino beharrezkoago duela akordioa lortzea. Asteon bertan, Mark Carney lehen ministro kanadarrarekin elkartzean, «ez dugu zertan akordiorik sinatu» esan zuen. «Besteek sinatu behar dituzte gurekin, gure merkatua nahi dute. Guk ez dugu haien merkaturik nahi, bost axola zaigu haien merkatua». Atzo oso bestelako tonua izan zuen AEBko presidenteak, akordio berriaren onurak goraipatuz. Izan ere, harropuzkeriak harropuzkeria, une honetan berebizikoa zuen Etxe Zuriak zerbait aurkeztea, merkataritzan zein finantzetan konfiantza pixka bat txertatzeko. Dow Jonesek 650 puntu egin zuen gora agerralditik gutxira, hau da, %1,59.

Atzoko agerraldiko zertzelada bakanek balizko akordiorako negoziazio ildoak argitu arren, galdera asko airean utzi zituzten. Aurreratutako elementuetan aldaketak badaude ere, oro har %10eko muga zerga bere horretan geratuko da AEBn. Teknologia legeetan eta ikus-entzuneko sektorean ere negoziatzeko borondatea iradoki zuten, baina gaian sakondu gabe. Oraingoz, beraz, erraldoi teknologikoek Londresek ezartzen dien zerga digitalak indarrean jarraituko du. «Atzerriko zinemari» muga zerga ezartzeko asmoa ere aipatu berri du Trumpek, eta Erresuma Batuak zinema industria indartsua dauka. Ingelesez da eta, onura fiskalak izanik, AEBko konpainiek ozeanoaren bestaldean filmatzea hobetsi dute.

Ituna baino gehiago kontzeptu bat dela esango dute adituek, baina Trumpentzat garaipen kutsua dauka, azken asteotako aztoramenduaren ostean. Horregatik, Erresuma Batuarekiko harremana goraipatu zuen. «Gure aliatu zaharrena, gutxi gorabehera», esan zuen Trumpek. Londresen gustura entzungo dituzte hitz horiek, baina ez Mantxako kanalaren bestaldean. Estatu Batuen aliatu zaharrena Frantzia da, izan ere; besteak beste, Independentzia gerran aliatu ziren... Erresuma Batuaren aurka.

DOWNING STREET, POZIK

Keir Starmer-i ere bikain datorkio akordioa, are gehiago pasatu den astean Indiarekin beste akordio bat sinatu ostean. Ez da txikia etxean daukan presioa, eta AEBrekin akordioa lortzen duen lehen pertsona bezala agertzea salmenta ona daukan argudioa da (Washingtongo uste orokortua lehen akordioa Asiarekin izango zela zen). Starmerrek gutxik espero bezain harreman ona lortu duela Trumpekin iradoki zuen. Denak ez dira pozik egongo, ordea, eta presio handiena nekazarien aldetik izango du. Azken hilabeteotan traktoreen protestak izan dira Londresen, eta AEBko haragia Erresuma Batuan merkaturatzeak are kezka handiagoa piztuko du. Atzo bertan, Estatu Batuetako haragia inportatzeko akordioa egon arren, «orain arteko kalitate estandarrak» ez direla jaitsiko esan zuen. Brexiterako erabili zen argudioetako bat, EBtik kanpoko merkatuak irekiko zirela, neurri batean betetzen da (nahiz eta Starmerrek nabarmendu akordioak ez zekarrela Europarekiko harremanak etetea).

Batek baino gehiagok galde dezake, azken bost asteotako gorabehera guztien ostean, atzo aurkeztutako hitzarmenak zenbaterainoko eragina daukan, Trump iritsi aurreko aldiarekin alderatuta. Keir Starmerri galdetu zioten ea merkataritza harremanak duela urte erdi baino hobeto dauden akordioarekin, eta testuingurua azpimarratu zuen lehen ministroak: «Galdetu beharrekoa da: atzo geunden baino hobeto gaude gaur?». Epe laburrean jokatuta, zalantzarik gabe, argitasuna eta barealdia dakartza akordioak. Produktu britainiar batzuentzat muga zergak arinduko dira, eta AEBko ekoizpen batzuentzat merkatu berri bat irekiko da. Hortik aurrera, galtza bete lan dauka Donald Trumpek munduko beste ia berrehun estaturekin merkataritza harremana hobetzen.



La UE lleva a EEUU ante la OMC y prepara medidas de represalia

La Unión Europea amenazó ayer con aplicar aranceles a productos estadounidenses por valor de unos 95.000 millones de euros y anunció una queja ante la Organización Mundial del Comercio (OMC) por la guerra comercial desatada por Donald Trump.

Los anuncios del bloque europeo coincidieron con las declaraciones del presidente estadounidense sobre un acuerdo «total y completo» con el Ejecutivo británico.

La UE insistió, sin embargo, en que prefiere alcanzar un acuerdo negociado, para evitar una escalada de consecuencias imprevisibles a ambos lados del océano Atlántico.

La presidenta de la Comisión Europea, Ursula von der Leyen, señaló ayer en un comunicado que el bloque sigue «plenamente comprometido» en hallar «resultados negociados con Estados Unidos».

Advirtió, no obstante, de que «seguimos preparándonos para todas las posibilidades».

Formalmente, la Comisión ha abierto un proceso de consulta pública sobre un listado de productos estadounidenses que podrán ser objeto de aranceles en caso de que las negociaciones no prosperen.

El listado de productos ocupa 128 páginas e incluye bienes como aviones, automóviles, plásticos y químicos, además de otros como cabello humano o nueces. Esa relación también incluye el bourbon, una bebida que había sido excluida de las posibles contramedidas de la UE por el riesgo de promover represalias al vino europeo.

Trump había advertido de que, si la UE imponía aranceles al bourbon, aplicaría represalias del 200% a las bebidas alcohólicas del bloque, y la industria vinícola pidió a la UE moderación en sus acciones.

El comisario europeo de Comercio, Maros Sefcovic, ha dicho esta semana ante el Parlamento Europeo que el 70% de las exportaciones totales del bloque enfrentan gravámenes de entre el 10% y el 25%.

En paralelo, el Congreso español convalidó ayer el real decreto ley de respuesta a la guerra arancelaria de EEUU, con el apoyo de Junts y del resto de socios de investidura, a excepción de Podemos, que se abstuvo, y con el rechazo de PP y VOX. La iniciativa incluye un plan de apoyo financiero de más de 14.000 millones de euros.Aldo GAMBOA (AFP)