Jon LEUNDA
Pilota Berezkoen Buruz Burukoa

Elgartek eta Bilbaok aurreikuspenak bete, eta aise egin dute aurrerako bidea

Ez zen ezusterik izan atzo Donibane Garaziko Garat trinketean, eta Elgartek eta Bilbaok aurreikuspenak bete, eta aparteko arazorik gabe lortu zuten hurrengo kanporaketan egoteko txartela.

Elgartek 40 eta 21 hartu zuen mendean Jannots, 47 minutuan. Neurketa honek kontatzeko gutxi izan zuen. Tantoen erdiak saketik lortu zituen Elgartek, eta beste erdiak jokoan egin zituen. Jannotsek pasa den urtean hiru partida besterik ez ditu jokatu, eta hori agerian utzi zuen, ez baitzuen aurkaria batere estutu.

Saketik 15 tanto egin zituen Elgartek, eta lau Jannotsek. Jokoan 16 kintze egin zituen irabazleak, eta 9 Jannotsek. Galdu, aldiz, 8 eta 9 galdu zituzten, hurrenez hurren. Hauek erakutsi zituen markagailuak: 1-1, 2-2, 11-11, 20-13, 29-17, 34-10 eta 4121.

Bigarren partidan ere faboritoak ez zuen hutsik egin, Bilbaok 40 eta 27 irabazi zion Etxeberiri, 52 minutuan. Neurketa honek emozioa lehen zatian bakarrik izan zuen. 22-22 berdinduta egon ostean, Bilbaok ihes egin zuen, eta Etxeberrik etsi egin zuen, eta hortik aurrera ezin izan zuen hasieran bezala aurkaria estutu.

Saketik 10 tanto egin zituen Bilbaok, eta sei egin zituen Etxeberrik hasierako jokaldiari esker. Jokoan, 20 egin zituen Elgartek, eta 13, berriz, Etxeberrik, eta galdu, aldiz, 6 eta 10 galdu zituzten. Markagailuak hauek erakutsi zituen: 4-0, 11-4, 17-17, 22-22, 29-22, 33-23, 39-25, 39-27 eta 40-27. Sarrera ona izan zuten Garat trinketeko harmailek.