Asier AIESTARAN
Bi urterako sinatu du Asperekin

Aitor Irustak urtarrilaren 25ean egingo du debuta

Munitibarreko atzelariak 22 urte ditu eta afizionatu mailan oso emaitza onak lortu ditu azkenaldian.

 Aitor Irustak urtarrilaren 25ean egingo du debuta
Aitor Irustak urtarrilaren 25ean egingo du debuta

Aitor Irusta atzelari gazteak urtarrilaren 25ean egingo du debuta profesional mailan Asperekin. Eibarko enpresak atzo jakinarazi zuenez, bi urteko kontratua egin dio bizkaitarrari eta bere lehen partida Astelena pilotalekuan jokatuko du.

Irusta Munitibarren jaioa da eta 22 urte ditu, iazko maiatzaren 8an beteak. Bere fitxaren arabera 1,90 metro luze da eta 91 kilo pisatzen du. Profesionaletara jauzia egiteko aukera afizionatu mailan egin duen 2014 borobilari esker heldu zaio. Orain gutxi DV&Bankoa Torneoa irabazi zuen Iker Irribarriarekin bikotea osatuz, baina aurrez Herriarteko Txapelketa (Gernika ordezkatuz), Ortuellako Elortegi Memoriala eta Zestoako Dinastia Etxabe torneoak ere irabazi zituen atzelari bizkaitarrak.

Aspek bere webgunean jaso zuenez, Irustak pozez gainezka hartu du berria. «Oso pozik nago. Txikitatik beti amestu dudan aukera lortu dut. Edozein pilotariren ametsa beteko dut eta eskertzekoa da Aspek eman didan aukera», nabarmentzen zuen, bere kirol ibilbideko hurrengo urratsari gogotsu ekingo diola gaineratuz: «Oso ondo aprobetxatu nahi ditut bi urte hauek. Ikasi eta ikasi, eta ahal dudan guztia eman partida onak jokatu ahal izateko».

Irustaren fitxaketarekin, Aspek hamaika atzelari izango ditu bere koadroan: Barriola, Cecilio, Larrinaga, Merino I.a, Merino II.a, Rezusta, Tolosa, Urruzola, Zabaleta, Zubieta (Binakako Txapelketa amaitu arte Asegarceri utzita dagoena) eta Irusta bera. Esan liteke, Munitibarreko gazteak Iñigo Pascualen hutsunea beteko duela, Abartzuzako atzelari beteranoak oraintsu utzi baitu Aspe enpresa, 17 urtez goi mailan jokatu eta gero.

Aipatutako pilotari horien artean, Abel Barriola da zaharrena (36 urte), eta Zubieta da 30 urte beteak dituen bestea. Gainerakoak hortik behera daude, eta sei dira 25 urte bete gabeak.

Cecilio sustituye a Barriola en el partido del viernes, con entradas ya a la venta

Aspe confirmó que Cecilio Valgañón ocupará el lugar de Abel Barriola, baja por limpieza en el callo de su mano derecha, en el partido del viernes por la noche en Donostia. El riojano acompañará a Martínez de Irujo para enfrentarse a Artola y Albisu en un partido que servirá para deshacer el empate a dos triunfos entre esas dos parejas. Cecilio, que atraviesa un buen momento de forma, ya jugó cuatro partidos en el Parejas del año pasado, logrando tres victorias, incluída una con el propio Irujo. La Federación Guipuzcoana se encarga de la venta anticipada de entradas para ese festival, con precios de 10 euros en el primer piso y 25 en las butacas de cancha -serán 15 y 30 si se compran el día de partido-. Para realizar las reservas se puede llamar al número de teléfono 688 85 77 10 de 10.30 a 13.00 y de 17.00 a 19.00. La taquilla del Atano también estará abierta el jueves de 18.00 a 20.00. A.A.

Decididas varias sedes para las jornadas 6 y 7

Con las sedes de la quinta jornada de este fin de semana decididas desde hace tiempo, las empresas adelantaron algunos de los frontones que acogerán partidos durante las próximas semanas. Así, de cara a la sexta jornada se sabe ya que Irujo-Barriola y Retegi-Rezusta jugarán el viernes 23 en Hendaia, Olaizola-Beroiz y Xala-Merino el sábado 24 en el Adarraga de Logroño, y Bengoetxea VI- Aretxabaleta y Ezkurdia-Zabaleta el mismo día en el Labrit. Para la séptima jornada, el Xala-Merino contra Ezkurdia-Zabaleta se va al Igarondo de Idiazabal el sábado 31, el Berasaluze-Zubieta frente a Bengoetxea-Aretxabaleta a la Uni de Markina el mismo día, y el Irujo-Barriola contra Olaizola-Beroiz al Bizkaia de Bilbo el domingo 1 de febrero. A.A.