MEMORIA HISTORIKOA
Saturraranen preso egondako emakumeen zerrenda plazaratu dute
1.500 izen baino gehiago jasotzen ditu Euskal Memoria Fundazioak Saturrarango emakumeen espetxean egon ziren pertsonen harira publiko egin duen zerrendak. Hain zuzen, 1938. eta 1945. urteen artean Mutrikuko Saturraran kartzelan giltzapetuta egon ziren emakumeen izenen zerrenda publikatu du Euskal Memoria Fundazioak bere webgunean. Bertan, 1.583 izen agertzen dira. Herriz herri eta eskualdez eskualde eginiko herri bildumen emaitza da argitara eman duten zerrenda. Agiria plazaratu aurretik, Euskal Memoria Fundazioak baieztatu daitezkeen 3.273 tortura kasuren berri ere eman zuen webgunean, baita Ezkabako gotorlekuan preso egon eta bertan hil ziren pertsonen zerrenda.
Mundua
El Ejército israelí construye en Gaza para preparar la ocupación a largo plazo
Iritzia
Como me llames a declarar, vas a ir pa’lante
Eguneko gaiak
Del comodín de ETA al feminismo: las resoluciones para cerrar el debate
Eguneko gaiak
«No se hunde la oferta, cada vez se firman más alquileres temporales fraudulentos»
Eguneko gaiak