GAUR8

Abian daude Arkaiako Termen eta Kuartangoko Dolmenen balioa nabarmendu zabaltzeko proiektuak

Arabako Foru Aldundiak iragarri du ia 400.000 eurorekin finantzatuko direla Arkaiako Termen eta Kuartangoko Dolmenen garrantzia nabarmendu eta ezagutarazteko proiektuak. Ekimenak Lakuako Gobernuaren laguntza du, eta Arkaiako Administrazio Batzarra eta Kuartangoko Udalarekin elkarlanean burutzen ari dira.

Gurpide Hegoaldea izeneko trikuharria, Kuartangon. (Ondarea-Euskadi.eus)
Gurpide Hegoaldea izeneko trikuharria, Kuartangon. (Ondarea-Euskadi.eus)

Ia 400.000 eurorekin finantzatuko dituzte Arabako Foru Aldundiak eta Lakuako Gobernuak Arkaiako Terma erromatarren aztarnategi arkeologikoaren eta Kuartangoko Dolmenen balioa nabarmendu eta zabaltzeko proiektuak, Arkaiako Administrazio Batzarrarekin eta Kuartangoko Udalarekin elkarlanean.

Ohar batean, Foru Aldundiak gogoratu du Kultura eta Kirol Departamentuko Museoen eta Arkeologiaren zerbitzuek zenbait jarduera amaitu ondoren, 2020an hausnarketa zabaldu eta egiaztatu zela monumento-multzoen interesa eta potentziala.

Arkaiako Administrazio Batzarrarekin eta Kuartangoko Udalarekin elkarlanean, jarduera-proposamen zabalago bat egin eta orain Lakuko Gobernuaren laguntza lortu du, Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta haren berri zabaltzeko diru laguntzen deialdiaren bidez.

Lau trikuharri

Kuartangoko Dolmen Estazioa osatzen duten lau trikuharriak Donostia I.a edo Iparraldea, Donostia II edo Hegoaldea, Gurpide Iparraldea eta Gurpide Hegoaldea dira.

2011z geroztik, kategoria bereziko kultura-ondasunak dira Araban dauden behe-lurretako trikuharriak, monumentu-multzo kategoriarekin, kultura-ondasun gisa kalifikatzen dituen dekretuaren bidez.

Jabetza publikoko larre eremu batean daude, A-68 autobidea eta Bilbo-Miranda de Ebro trenbideko trenbideen artean, Anda eta Katadiano herrietatik gertu, Kuartango udalerrian.

Azken urteetan Museoen eta Arkeologiaren Zerbitzua ikertu, kontserbatu eta zaharberritu ditu Arabako trikuharri garrantzitsuenetako batzuk, eta 2018tik Kuartangokoetan ibili da lanean, zehazki Donostia Hegoaldeko tirkuharrian.