GAUR8

Glutenik gabeko dietak depresioa edo antsietatearen sintomak murriztu ditzakeela ikusi dute

jaaina da glutenak arazo gastrointestinalekin duen lotura, eta berrikuspen zientifiko batek aldartean eta egoera mentalean dituen eraginak ere ikertu ditu. EHUko Gluten3S ikertaldearen eta Bioarabaren lana azken hamar urteetako saiakuntza klinikoak aztertu ditu.

Irudian, ogia egiteko orearekin lanean. (Gorka RUBIO/FOKU)
Irudian, ogia egiteko orearekin lanean. (Gorka RUBIO/FOKU)

Gluten3S taldeko ikertzaileek eta Bioarabak “Nutriens” aldizkarian argitaratutako artikulu baten berri eman du EHUk ohar batean. Berez, berrikuspen zientifikoa da, eta glutena da protagonista nagusia.
Ezagunak diren arazo gastrointestinalak alde batera utzita, ikertzaileek, oraingoan, nahasmendu mentaletan jarri dute fokua.

Ezaguna da glutena ohiko kontsumoko zerealetan, garian, zekalean eta garagarrean aurki daitekeela eta arazo gastrointestinalekin, gaixotasun zeliakoarekin eta glutenarekiko sentsibilitate ez-zeliakoarekin daukan lotura. Azaldu dutenez, antzeko zerbait gertatzen da hain ezaguna ez den FODMAP-ekin –dietan ohikoak diren karbohidrato hartzigarriekin lotuta dagoena–.

Ikerlariek azken hamar urteetako saiakuntza klinikoak bildu dituzte eta «hainbat nahasmendu mentalen eta gluten eta/edo FODMAP-en kontsumoaren arteko lotura» aztertu dute.

Dietaren ohiko osagaien kontsumoari eta nahasmendu mentalei buruzko 13 saiakuntza klinikoen informazioa jasotzen du artikuluak, guztira 526 paziente hartzen dituztenak, eta depresioa, antsietatea, alzheimerra, eskizofrenia eta autismoa dira jorratutako gaixotasunak.

Eragiten dituen aldaketen ondorioa

Artikuluak deskribatzen du glutenak eta/edo FODMAP-ek aldaketak eragiten dituztela hesteetako mikrobioetan (disbiosis deitutakoa), besteak beste iragazkortasunean asaldura eta hesteetako xurgapena edo hantura eragiten du, eta horrek «aldartean eta egoera mentalean aldaketak» eragin ditzakeela.

Glutenik gabeko edo FODMAP urriko dieta baten eraginkortasunari buruzko ebidentzia maila desberdina da nahasmendu mental bakoitzerako, azalduu zutenez. Hala ere, «ebidentzia handiena da glutenik gabeko dietak depresioarekin edo antsietatearekin lotutako sintoma motaren bat murriztu dezakeela aipaturiko pertsonengan», nabarmedu dute.

Hala ere, zehaztu dute gainerako kasuetako ikerketak urriak direla eta ez hain eztabaidagarriak. «Hori dela eta, balizko harremanak zuhurtziaz interpretatu behar dira, ebidentzia gehiagoren zain».