Gaur X urte

Osama Bin Laden hil zen gaur 12 urte

Urteetan zehar bilatua izan zen Osama Bin Laden, musulman ororen betebeharra «inbaditzaileak kanporatzea» zela argudiatu eta Al-Kaida sortu eta mundu osoan egindako hainbat eraso terroristaren erantzuletzat jotzen da.

Osama Bin Laden
Osama Bin Laden (Wikipedia)

Denbora luzez bilatua izan zen, eta azkenerako, gaur 12 urte hil zuten Osama bin Laden ospetsua, maiatzaren bian. Barack Obamak eman zuen Bin Ladenen hilketaren berri, presidentearen agindupean ari ziren Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako operazio berezietako hainbat soldaduk eta CIAko agenteek hil zutela esan zuen, Pakistango Abbottabat hirian egindako isilpeko operazio batean.

Saudi Arabiako familia aberatsenetako baten semea zen, Sobietar Batasunak Afganistan inbaditu bezain laster, munduko beste milaka musulmanekin batera bat egin zuen Afganistango erresistentziarekin; eta musulman ororen betebeharra «inbaditzaileak kanporatzea» zela argudiatu zuen.

Bere asmoa Ameriketako Estatu Batuak musulmanen aurkako maila handiko gerrara erakartzea zen, Mendebaldeak babestutako gobernu musulmanak eroriaraztea, eta estatu islamiko bakarra, Kalifaldia, berrezartzea. Horretarako, 1993an Al-Kaida (arabieraz «oinarria» esan nahi du) izeneko gerrillari-sarea antolatu zuen, hein handi batean Afganistango gudari ohien bidez egin zela esaten da.

Bin Laden eta Al-Kaida mundu osoan zehar egindako hainbat eraso terroristaren erantzuletzat jotzen dira, haien artean dago 2001eko irailaren 11ko New Yorkeko World Trade Centerren zein Pentagonoaren kontrako erasoa.