E egunaren 79. urteurrena da gaur
1944ko ekainaren 6an gertatu zen E eguna edo Normandiaren lehorreratzea, historiako operazio militar handienetakoa. Eta 79. urteurrena da gaur. Data honetan ospakizun handiak egin ohi dira urtero Erresuma Batuan eta Estatu frantziarrean.
![Soldadu estatubatuarrak Utah Beach hondartzara iristen.](/media/asset_publics/resources/001/004/869/article_main_landscape/Utah_Beach_Landing.jpg)
Ia 10.000 hilarri zuri daude Estatu frantseseko Commonwealth hilerrian. II. Mundu Gerran Normandiako batailan hil ziren soldaduen hilobiak dira, AEBetatik, Erresuma Batutik, Kanadatik, Frantziatik eta beste hainbat herrialdeetatik etorritako soldaduenak.
E eguna edo Normandiako lehorreratzea deitzen zaion historiako operazio militar handienetakoan hartu zuten parte. Lurralde desberdinetako ontzi-, aire- eta lur-indarrek parte hartu zuten, eta Europa ipar-mendebaldea nazien okupaziotik askatzeko kanpainaren hasiera markatu zuen.
Baina zer gertatu zen 1944ko ekaineko egun horretan? Bigarren Mundu Gerraren emaitza berdina izango ote zen tropa aliatuek E egunean arrakastarik izan ez balute? Nola egin zen Normandiako lehorreratzea?
Hainbat liburu, lan eta filma egin dira honen inguruan. Gaia gehiago jorratu nahi duenak aukerak ditu bost film klasiko: Ken Annakin, Andrew Marton eta Bernhard Wickik zuzendutako “The Longest Day” (1962), John Wayne, Robert Mitchum, Henry Fonda, Robert Ryan eta Sean Conneryrekin; Brian G. Huttonen “Where Eagles Dare” (1968), Richard Burton eta Clint Eastwoodekin (Movistar+en dago ikusgai); Julius Averyen “Overlord” (1975), Netflix eta Amazon Prime Video-en ikusgai dagoena; Samuel Fullerren “The Big Red One” (1980) zoragarria eta, nola ez, Steven Spielbergen “Saving Private Ryan” (1998).