GAUR8
Gaur X urte

Bigarren Mundu Gerra amaitu zela 78 urte betetzen dira gaur

1945eko irailaren 2an Japoniako ordezkaritzek eta aliatuek Japoniaren baldintzarik gabeko errendimendua sinatu zuten, eta Bigarren Mundu Gerra amaitu zen.

Mamoru Shighland Japoniako kanpo-ministroa errendiziorako akta sinatzen, USS Missourin, Richard K. Sutherland jenerala begira ari dela.
Mamoru Shighland Japoniako kanpo-ministroa errendiziorako akta sinatzen, USS Missourin, Richard K. Sutherland jenerala begira ari dela. (WIKIMEDIA)

Duela 78 urte, gaurko egunez, Japoniako ordezkaritzek eta aliatuek Japoniaren baldintzarik gabeko errendimendua sinatu zuten, eta Bigarren Mundu Gerra amaitu zen. Mamoru Shighland Japoniako kanpo-ministroak sinatu zuen, USS Missouri ontzian, Richard K. Sutherland jeneralaren begiradapean.

Nazioarteko gatazka militar hau historiako handiena izan zen, eta bi blokek egin zuten borroka: Aliatuek (Frantzia, Polonia, Erresuma Batua, Sobietar Batasuna, Txina eta Estatu Batuak), eta Ardatzeko Potentziek (Alemania, Japoniako Inperioa eta Italiako Erresuma). 1939. urtean hasi zen guda handia, Hitler diktadore alemaniarrak Poloniara inbaditu zuenean.

1945eko maiatzaren 7ko goizaldean, Alemaniako Indar Armatuen Goi Agintaritzako Estatu Nagusiko buruak, Alfred Jodl jeneralak, armada alemaniarra baldintzarik gabe atzera botako zuela zioen akta sinatu zuen, Reimsen (Estatu frantsesa).

Testuinguru horretan, handik gutxira, Japoniak bere indar guztiak akitu zituenean, gerraren irtenbide negoziatuaren bila zebilen. Hiru hilabete lehenago hasi ziren gatazka bukatzeko lanetan, errusiarrei bitartekari izateko eskatu zieten.

Uztailaren 7an, Harry Truman presidente estatubatuarra Europara abiatu zen Iosif Stalin sobietarrarekin eta Winston Churchill britainiarrarekin elkartzeko, gerra amaitzeko Japoniak zituen asmoak aztertzeko.

1945eko abuztuaren 6an, aldez aurretik jakinarazi gabe, AEBek uranio-bonba atomikoa bota zuten Hiroshiman, 80.000 pertsona baino gehiago hil eta milaka zauritu utzita. Trumanek justifikatu egin zuen jaurtiketa, helburua Japoniako instalazio militarrak suntsitzea zela esanez.

Abuztuaren 9an, hiru egun geroago, eta lehen bonba atomikoaren eraginak ezagututa, AEBk beste bonba bat jaurti zuen, oraingoan plutoniozkoa, Nagasakiren gainean. Bat-bateko heriotza kopurua 50.000 baino handiagoa izan zen.

Bonba atomikoen helburua ez zen Bigarren Mundu Gerrari amaiera ematea, baizik eta Japoniako uharteen kontrola eskuratzea, besteak beste.

Abuztuaren 15ean, Japoniako enperadoreak, Hirohitok, irratiz hitz egin zion bere herriari eta soldaduei, «onartezina onartzen» zuela esanez. Hala ere, Japonia amore emateko prest zegoen bonba atomikoen aurretik ere.

Horrela, irailaren 2ean, Japoniak eta indar Aliatuek Bigarren Mundu Gerra amaituko zuen dokumentua sinatu zuten, japoniarren baldintzarik gabeko errendimendua jasotzen zuena.