GAUR8
Gaur X urte

Urriak 1: Nahi duzu Katalunia errepublika erako estatu independentea izatea?

Gaur sei urte, 2017ko urriaren 1erako zegoen deituta Herrialde Katalanetako erreferenduma. Errepublika ereduko estatu independentea izatea nahi zuten edo ez erabaki behar zuten herritarrek, baina Espainiako gobernuak bere esku zegoen guztia egin zuen hautetsontzietara erabakitzeko eskubide hori ez iristeko.

Urriaren 1a Bartzelonan, hautetsontzi baten iritsiera.
Urriaren 1a Bartzelonan, hautetsontzi baten iritsiera. (Jagoba Manterola | FOKU)

Urriaren 1a egun seinalatua da Herrialde Katalanetan 2017az geroztik. Hilabeteetan zehar antolaturiko erreferenduma egin baitzen; edo saiatu behintzat Espainiako Gobernuak eta poliziak oztopatu baitzuten.

Galdera argi bat erantzun behar zuten modu demokratikoan kataluniarrek: Nahi duzu Katalunia errepublika erako estatu independentea izatea?. 5,3 millioi kataluniar zeuden hautetsontzietan beren etorkizuna erabakitzera deituta, 2.315 ikastetxe zeuden prestatuta Generalitatearen eskutik. Baina azken egunetan Espainiako Gobernuak Generalitateko kontu korronteak blokeatu, 10.000 Guardia Zibil baino gehiago herrialdean barna zabaldu eta ardura publikoak zituzten herritarrak mehatxatu zituen.

Ziurgabetasunez betetako eguna izan zen, zenbait bozkalekuetara ez ziren hautetsontziak iritsi, beste batzuetatik poliziak eraman zituen, eta beste askotan milaka herritarrek bozkatu zuten. Poliziak, 844 herritar baino gehiago zauritu zituen bozkalekuetatik ateratzen edota kalean.

Carles Puigdmont Generalitateko presidenteak eguna horrela definitu zuen: «Polizien borrak hautetsontzien aurka. Biolentzia gizalegearen aurka».

Bartzelonako Meridianan kokatuta dago L´Estel eskola, erdigunetik aparte eta bertan urriaren 1a duela sei urte nola bizi izan zuten kontatu zioten NAIZ-i hautesontzien arduradunek eta eskolako gurasoek.