Teknologiak kaltetu egin du nerabeen osasun mentala
Maitane Ormazabal psikoterapeuta da eta haur eta nerabeen errealitatea sakon aztertu du. Telmo Lazkano, sare sozialetan eta pantailetan aditua. Bien artean egungo nerabeen garrasia identifikatzen saiatu dira, inori errua botatzeko baino, egoera ezagutu eta etorkizun osasuntsuagoa marrazteko.
Haurrek eta nerabeek pantailekin duten harremanak kezka handia sortzen du. Erabilera goiztiarrak eta okerrak zer-nolako ondorioak dituen ikusten ari gara, osasun mentalak okerrera egin du eta gurasoak eta hezitzaileak kezkatuta daude. Testuinguru horretan osatu dute Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek “Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian” liburua.
Beraz, nerabeak garrasika ari dira. Baina, zer ari dira oihukatzen eta jendarteak entzuten ote ditu? Maitane Ormazabalek eskaini dizkigu gako batzuk: Gaur egungo nerabeek denbora daramate garrasika. Eskerrak orain mugimendu bat sortu den eta pantailek eragiten duten eraginari begira hasi garen. Izan ere, sufrimendua urteetan zehar egon da eta orain gorakada nabari bat gertatu da. Antsietatea eta depresioa bezalako hitzak askotan entzuten ditugu eta ‘antsietatea’ hitzaren azpian dagoena sufrimendua da. Zein erraz esaten dugun “gure gaur egungo gazteek antsietatea dute” eta, aldiz, zein zaila egiten zaigun esatea “gure gaur egungo gazteak sufritzen ari dira”. Sufrimendua hitzak beste pisu bat dauka. Datuek esaten dute egoera larria dela eta gazte asko beren burua erasotzen ari direla. Egoera horretan pieza asko daude eta mugikorra da horietako bat.
[Elkarrizketa osoa, larunbatean GAUR8n]