GAUR 8
Gaur X urte

Gaur 133 urte hil zen Vicenta Maria Lopez Vicuña nafar lekaimea

Vicenta Maria Lopez Vicuña nafar lekaimea 1890ko abenduaren 26an hil zen 43 urterekin. Mariak Sortzez Garbiaren Erlijiosoak kongregazioa sortu zuen 1847an, eta 1975eko maiatzaren 25ean Paulo VI aita santuak kanonizatu zuen.

Vicenta María López Vicuña nafar lekaimea.
Vicenta María López Vicuña nafar lekaimea. (GAUR 8)

Gaur dela 133 urte hil zen Vicenta Maria Lopez y Vicuña nafar lekaimea eta Maria Sortzez Garbiaren Erlijiosoak kongregazioaren sortzailea. Vicenta Maria Deogracias Bienvenida, izen osoa hori baitzuen, 1847ko martxoaren 22an jaio zen Cascanten (Nafarroa), kristau sinesmen sendoko familia batean.

Erietxeetatik irteten ziren gaztetxoentzako egoitza sortu zuen Madrilen (La Casita) 1866an. Oinarrizko ikasketak, aritmetika, etxeko lanak eta abar irakasten zizkien haurrei

1866an, Madrilera joan zen behin betiko, amaren aldeko osaba-izeben etxera. 19 urterekin sagaratzeko gogoa sentitu zuen eta, hainbat eragozpenen ondoren 1876ko ekainaren 11n hartu zituen botoak.

Urte horretan bertan, Madrilera etxeko zerbitzuan lan egiteko iristen ziren gazteak babestuko zituen eta erronka berri horiei aurre egiteko prestakuntza emango zien erakunde bat sortzeko beharra ikusi zuen. Horregatik, 1876ko ekainaren 11n Maria Sortzez Garbiaren Ahizpen kongregazioa sortu zuen ofizialki.

Bere historian zehar, kongregazio hau lau kontinentetako 21 herrialdetan egon da, 123 komunitaterekin. Baina bokazio erlijiosoa galdu ahala, horietako batzuk desagertu egin dira denborarekin.

Vicenta Maria Lopez y Vicuña Pio XII.a aita santuak beatifikatu zuen 1950eko otsailaren 19an eta 1975eko maiatzaren 25ean Paulo VI.ak kanonizatu zuen.

Berrogeita hiru urterekin hil zen Madrilen, 1890eko abenduaren 26an.