GAUR8
Gaur X urte

1890ean Nellie Bly kazetariak 72 egunetan egindako munduari bira amaitu zuen

Gaur duela 134 urte, 1890eko urtarrilaren 25ean, Nellie Bly kazetari estatubatuarrak 72 egunetan egindako munduari bira bukatu zuen. Italiatik eta Asiako hainbat herrialdetatik pasa ondoren New Jerseyra, abiapuntura, iritsi zen berriz.

‘Around the World in Seventy-Two Days’ Nellie Bly kazetariak idatzitako liburua.
‘Around the World in Seventy-Two Days’ Nellie Bly kazetariak idatzitako liburua. (Wikimedia Commons)

Elizabeth Jane Cochran, Nellie Bly ezizenaz ezaguna egin zen kazetariak 72 egunetan eman zion munduari bira eta 1890eko urtarrilaren 25ean amaitu zuen, gaur 134 urte.

1889ko azaroaren 14an artera zen New Jerseyko portu batetik, oso ekipaje gutxirekin. Lehenengo geldialdia Londres izan zen. Hortik Parisera joan zen eta bere ibilbidea aldatu zuen Amiensen Jules Verne idazleari bisita egiteko, ‘Munduari bira 80 egunetan’ eleberrian oinarritu zen eta.

Aldi berean, baina, "Cosmopolitan" aldizkariak Elizabeth Bizland kazetaria bidali zuen bidaia berdina egitera kontrako noranzkoan. Verneren nobelan baino denbora gutxiago behar izan zuen honek ere, baina Bly baino egun gehiago egon zen bidaiatzen, 76 egun eta erdi zehazki.

Idazlearekin egon ostean Italiara joan zen Nellie Bly, eta handik Suezko Kanala gurutzatu zuen Yemenera iristeko. Itsasotik jarraitu zuen Colomboraino, gaur egungo Sri Lanka. Handik Singapurrera eta Hong Kongera joan zen Bly. Yokohaman, Japonian, itsasontzia hartu zuen Ozeano Barea gurutzatzeko San Franciscoko badiaraino.

Estatu Batuetan bueltan, mendebaldetik ekialdera tren bat hartu zuen berriz ere New Jerseyra iristeko. Zortzi egun soberan zituen eta ez zuen ordu-eremuekin kalkulurik egin behar izan. ‘Around the World in 72 days’ lanean bildu zuen bidaian bizitakoa.