Donna Summerrek umezurtz utzi zituen munduko dantza-pistak
Donna Summer abeslaria hil egin zen orain 15 urte Floridan, bularreko minbiziak jota. Abeslariak 63 urte zituen eta disko bat prestatzen ari zen. Munduko dantza-pistak umezurtz utzi zituen emakume honek,. Galdera bat: ‘I Feel Love’ (1977) edo ‘Last Dance’ (1978) entzutean, ez al zaizkizue beti oinak dantzan jartzen?
Jaiotze izena LaDonna Adrian Gaines zuen (Boston, Massachusetts, 1948ko abenduaren 31 – Florida, 2012ko maiatzaren 17). Munduarentzat, ordea, Donna Summer zen, ‘disko’ musikaren erregina.
130 milioi disko saldu zituen bere ibilbidean Donna Summerrek, gainera bere singleekin Urrezko eta Platinozko 12 disko irabazi zituen, bost Grammy, sei American Music Award, Platinozko album bat eta Urrezko zortzi ere eskuratu ditu musikariak. Horrez gain, Oscar bat eta Urrezko Globo bat irabazi du ‘Last Dance’ kantagatik.
Arrakasta izan duten abestien artean dira ‘I Feel Love’ (1977), ‘Last Dance’ (1978) bera, ‘Another Place & Time’ (1989), ‘Mistaken Identity’ (1991) eta ‘Christmas Spirit’ (1994), besteak beste.
Baina ospearen bidea ez zitzaion erraza suertatu. Haurra zenean gospel abesbatza batean kantatzen hasi eta 18 urterekin ‘Hair’ musikalean bere lehen lan profesionala lortu zuen. Ikuskizuna Europara eraman zuten eta Donna Alemaniara joan zen bizitzera. Horrela, 1971. urtean, bere lehenengo singlea atera zuen eta Helmuth Sommer izeneko austriar aktorearekin ezkondu zen, eta haren abizena izen artistikotzat hartzea erabaki zuen, ingelesera itzulita.
Garai horretan Giorgio Moroder eta Pete Berlloote produktoreak ezagutu zituen; beraiekin ‘Lady of the night’ izeneko bere lehenengo albuma grabatu zuen eta ospea lortu zuen Europan, ez ordea bere jatorrizko herrialdean. 1975 urtera arte ez zen heldu zerrenda estatubatuarretara., ‘Love to you baby’ kantarekin.
1977. eta 1980. urteen artean gailurrera iritsi zen; bere abestietako zortzi salmenta zerrenden lehenengo postura heldu ziren eta ez zegoen Donna handiaren abestirik jartzen ez zuen dantzalekurik.
70eko hamarkadaren amaieran disko musikak beheraka egin zuenean, Donnaren urrezko aroa eten egin zen, baina hurrengo hamarkadaren hasierarekin, eta disko musika popagatik aldatuta, berriz zerrenda nagusietan sartu zen ‘She Works Hard for the Money’ kantuarekin. Bideoa zoragarria zen.
Isiltasun luze baten ondoren, 90eko hamarkadan Andrea Bocelliren "Con te partiró" kantaren bertsio azkar batekin berragertu zen. Abestia ingelesera itzuli zuten eta "I will go with you’. Karrera osoan zehar ez dio utzi arrakastak lortzeari, ezta markak gainditzeari ere.