GAUR8
Gaur X urte

Gaurko egunez desagertu zen Hodei Egiluz Anberesen

Hodei Egiluz Galdakaoko gaztea 2013ko urriaren 19an desagertu zen Anberesen. Ia hiru urte beranduago aurkitu zuten bere gorpua Escalda ibaian, eta ordura arte Euskal Herritik zein munduko beste zenbait txokotatik gaztearen bilaketan jarraitzeko aldarria egin zuten.

Galdakaon egindako elkarretaratzea, Hogei Egiluz gogoan.
Galdakaon egindako elkarretaratzea, Hogei Egiluz gogoan. (Luis Jauregialtzo | FOKU)

2013ko urriaren 19an desagertu zen Hodei Egiluz galdakaoztarra Anberesen. 23 urte zituela desagertu zen gazteak, Anberesen zegoen ingenieritza informatikoa ikasi ostean praktikak egitera joan zen Belgika aldera. Lagunekin afaldu ostean agurtu eta etxerantza abiatu zela izan zen gertukoek zuten azken berria.

Ia hiru urte gaztearen bila igaro ostean 2016ko otsailaren 11an aurkitu zuten gorpua Anbereseko Escalda errekan. Hasiera bateko poliziaren informeek bi lapurreta izan zituela jasotzen zuten, baina hainbat hilabetez ustezko lapurrak atxilo izan ostean aske geratu ziren.

2014. urtean zehar Interpolek Hodei bilatzeko nazioarteko agindua zabaldu zuen, eta hamaika protesta egin ziren Hodeiren bila jarraitzeko aldarrikatuz, senide eta laguunak Anberesen nahiz Bruselan ere izan ziren behin baino gehiagotan.

‘Zerura begira’ abestia ere sortu zuten zenbait euskal sortzailek. Elkartasunezko hamaika ekimen egin ziren, besteen artean bizikleta martxa edota Baskoniako saskibaloi taldeen kamixetak atera zituzten. 2015ean, Hodeiren amak gazteari idatzitako gutuna entzutetsua egin zen: «Hodei ez dakit non zauden, baina badakit aurkitzen zaitudan eguna zoragarria izango dela. Eutsi, aurkituko zaitut».