GAUR8
Gaur X urte

Gaur 20 urte hil zen Jassir Arafat politikari palestinarra

Jassir Arafat Palestinako politikaria 2004ko azaroaren 11n hil zen, 75 urte zituela. 1994an Nobel saria irabazi zuen bakea lortzeko egindako saiakerengatik. 1969an Palestinaren Askapenerako Erakundea eta Al Fatah alderdia sortu zituen.

Jassir Arafat gogoratzen duen margolana, Qalandiya «checkpoint»-ean.
Jassir Arafat gogoratzen duen margolana, Qalandiya «checkpoint»-ean. (Anthony BARATIER)

Gaurko egunez 2004an Jassir Arafat Palestinako politikaria eta Nobel sariduna hil zen. Palestinako Aginte Nazionaleko burua izatera iritzi zen eta Israelen aurkako ekintza armatuetan parte hartu zuen. 1994an irabazi zuen Nobel Saria Isaac Rabin eta Shimon Peresekin batera, bakea lortzeko egindako saiakerengatik.

Jerusalemen jaio zen 1929ko abuztuaren 4an, berak zioenaren arabera. Hala ere, argitaratu zen jaiotze agiri baten arabera, baliteke Arafat Kairon edo Gazan jaio izana, abuztuaren 24an. Kairoko unibertsitatean ingeniaritza ikasi zuen eta bertan eta Kuwaiten lan egin zuen. Suezko krisian parte hartu zuen eta ondoren armadan sartu zen eta etxegintzako enpresari izan zen.

1969an Palestinaren Askapenerako Erakundea sortu zuen, baita bertako talde garrantzitsuena izan zen Al Fatah alderdia ere. 1993an Osloko Hitzarmena sinatu zuen Israelekin eta hortik sortu zen Palestinako Aginte Nazionaleko buru izan zen 1996etik 2003an hil zen arte.

Pertsona askorentzat Arafat bere herriaren askatasun ikur eta gidari izan zen, nahiz eta beste askok bere ibilbideari kritika egin. Arabiarren artean joera gogorrenekoek Israelen aurrean izandako gehiegizko malgutasuna salatu zuten. Gainera, bere agintaldiko azken urteetan argitara atera zen Aginte Nazionalaren inguruan zegoen ustelkeria maila handia.