GAUR8
Gaur X urte

40 urte bete ditu LeBron James saskibaloi jokalariak gaur

1984ko abenduaren 30ean jaio zen LeBron James saskibaloi jokalaria, gaur 40 urte, Estatu Batuetako Ohio estatuko Akron hirian. Gaur egun NBAko Los Angeles Lakers taldean jokatzen du, hegaleko posizioan.

LeBron James, 2016an partidu bat jokatzen ari zela.
LeBron James, 2016an partidu bat jokatzen ari zela. (Ian D'ANDREA | Wikimedia Commons)

Gaur 40 urte jaio zen LeBron James saskibaloi jokalari estatubatuarra, 1984ko abenduaren 30ean. 2,06 metroko altuerarekin, NBAko Los Angeles Lakers taldean jokatzen du gaur egun, modu profesionalean eta hegaleko posizioan, baina base eta hegal-pibot posizioetan ere jokatzen du. NBAren historiako saskiratzaile nagusia da James, gainera.

Ohion jaio zen, Akron izeneko hirian. Institutuan zegoela jokalari onenetarikoa izan zen hiru aldiz Ohion. 18 urterekin, 2003ko Draft-ean, jokalariak aukeratzeko NBAk egiten duen prozedura, lehenengo postuan geratu zen eta Cleveland Cavaliers taldean jokatzen hasi zen, bere gaitasuna erakutsiz.

2005etik beti sartu dute James All-Stars taldean eta sei aldiz parte hartu du NBAren boskote hoberenean. 2009Ko maiatzean denboraldiko jokalari baliotsuenaren saria jaso zuen, baita hurrengo denboraldian ere.

2011/2012 denboraldian NBAko titulua irabazi zuen (finalean jokalari baliotsuenaren saria ere lortuta). Jamesen laguntzarekin, halaber, Cleveland Cavaliers taldeak bere lehenengo finalera iristea lortu zuten 2007. urtean baina San Antonio Spurs-en aurka galdu zuten.

Estatu Batuetako saskibaloi selekzioarekin hiru urre olinpiko lortu ditu Pekinen 2008an, Londresen 2012an eta Parisen aurten izan diren Joko Olinpikoetan. Brontzea ere irabazi izan du, 2004an Atenasen eta Japonian izan zen Munduko Txapelketan 2006an.