GAUR8
Gaur X urte

Gaur 53 urte jaio zen Iruñean Najwa Nimri aktorea

Ama iruindarra eta aita jordaniarra izanda, 1972ko otsailaren 14an nafar hiriburuan jaio zen Najwa Nimri Urrutikoetxea, gerora aktore famatua bilakatuko zena. ‘Lucia y el sexo‘, ‘El arbol de la sangre’, ‘La casa de papel’, ‘Vis a vis’ eta ‘La virgen roja’ produkzio famatuetan lan egin du, besteak beste.

Nawja Nimri ‘La Casa de Papel’ telesaileko azken denboraldia aurkezten.
Nawja Nimri ‘La Casa de Papel’ telesaileko azken denboraldia aurkezten. (José OLIVA | FOKU)

53 urte bete ditu ostiral honetan Najwa Nimri Urrutikoetxea aktore eta musikariak. Ama iruidarra eta aita jordaniarra izanda, Iruñean jaio zen 1972ko otsailaren 14an. Bere izenak arabieraz "estasia" esan nahi du. Txikia zenean familia Bilboko Santutxu auzora joan zen bizitzera.

1990ko hamarkadan hasi zen antzezten, eta ordutik ibilbide luzea egin du zineman eta telebistan. ‘Salto al vacio’ (1995) filmean egindako lanari esker egin zen ezagun aktore gisa. Alejandro Amenabar zuzendariaren eskutik jarraitu zuen bere ibilbide zinematografikoa, ‘Abre los ojos’ (1995) filmean.

Ondoren, aktore lanak egin zituen ‘A ciegas’ (1997), ‘Los amantes del circulo polar’ (1998), ‘Lucia y el sexo’ (2001), ‘El Metodo’ (2005), ‘Mataharis’ (2007), ‘Habitacion en Roma’ (2010) eta ‘Verbo’ (2011) pelikuletan, besteak beste.

2015ean telebistan debuta egin zuen Zulema Zahir interpretatuz, kartzelako generoko ‘Vis a vis’ telesaileko antagonista nagusia. Onda sari bat irabazi zuen ekoizpen honekin. 2019an, ‘La casa de papel’ Netflixeko telesail arrakastatsuan parte hartu zuen, Alicia Sierra inspektorearen papera hartuz.

2024an ‘La virgen roja’ film luzearen protagonista izan zen.

Aktore ibilbideaz gain, Najwa Nimri abeslaria ere bada eta hainbat disko kaleratu ditu. Bere musika estiloak pop, elektro eta esperimental generoak barne hartzen ditu.