Elur arrosaren fenomenoa ikertzen ari da Antartikan EHUko zientzialariak buru dituen talde bat
Klima-aldaketaren ondorioak eta muturreko egoeretara egokitzeko espezie batzuek garatutako mekanismoak dira EHko ikertzaileak buru dituen espedizioaren lan eremuak. Testuinguru horretan, mikroalgek eragiten duten elur arrosaren fenomenoa aztertzen ari dira.
EHUko zientzialariak ikerketa aitzindaria gidatzen ari dira Antartikan, Estatu espainolak bultzatzen duen ‘Popeye’ proiektuaren barruan. Helburua da, Antartikako landarediak aldatzen ari den mundu bati nola erantzuten dion ulertzea.
Livingston uhartean lanean ari den taldean, Jose Ignacio Garciak, Irati Arzacek era Enara Aldayk osatutako taldea ari da lanean, Base Antartiko Espainiarrean.
«Historian lehen aldiz tokian bertan ebaluatzen ari dira landare-espezieek nola erantzuten dioten CO2 kontzentrazioa handitzeari, mikroalgek eragindako elur arrosaren fenomenoa aztertuz eta ‘ezkutuko prezipitazioak’, lainoak eta elur horizontalak Antartikako lurreko ekosistemetan duten eragina aztertuz», azaldu dute EHUko iturriek.
Nabarmendu dute, era berean, ikerketa horrek duen garrantzia. «Funtsezkoa da klima-aldaketek Antartikako biodibertsitatean izango dituzten ondorioak aurreikusteko», eta muturreko egoeretara «egokitzeko mekanismo eraginkorrak» garatu dituzten espezieak ezagutzeko. Azaldu dutenez, ikerketak eman dezakeen ezagutza garrantzitsua da beste ekosistema batzuetan eta laboreetan aplikagarria izan daitekeelako.
«Espedizioa otsaila eta matxoa bitartean egiten da, eta emaitzek tundra antartikoaren etorkizuna argitu dezakete, berotze globalaren testuinguruan», adierazi dutenez.

«Pobreak eta aberatsak zergatik dauden ulertzen saiatu izan naiz beti»

Josefa Albisu, martxoak 8 batean gizonak menderatu zituen emakume pilotaria

«Beatrizena bezalako istorioek bestelako errealitate bat irudikatzea baimendu digute emakumeoi»
Europa dominazio-proiektu bat da, ez besterik
