Gaur 20 urte iragarri zuen Gari Kasparovek bere erretiroa
20 urte bete dira gaur Gari Kasparov xake jokalari errusiarrak erretiroa hartu behar zuela iragarri zuenetik. Ciudad de Linareseko Nazioarteko Xake Torneoa irabazi ostean eman zuen erabakiaren berri, lorpen ugari pilatu izanak helbururik gabe utzi zuela eta.

Gaur bete dira bi hamarkada Gari Kasparov xake jokalari errusiarrak erretiroa hartu zuenetik. Nazioarteko Maisu Handia izan zen, baita Munduko Xake Txapeldun ere. Idazle eta politikari ibilitakoa ere bada.
1985ean, Munduko Xake Txapeldun gazteena bilakatu zen eta titulua 1993 arte mantendu zuen. Urte hartan Nazioarteko Xake Federazioarekin zuen harremana hautsi eta beste erakunde paralelo bat sortu zuen: Professional Chess Association. PCAren bidez, Munduko Xake Txapelketa, klasikoa izenaz ere ezaguna dena, antolatu eta irabazi zuen. Titulua mantendu zuen, 2000. urtean Vladimir Kramnikek garaitu zuen arte.
Halaber, 1986tik 2005era bitartean Elo sailkapenaren lehen postuan egon zen eta torneo garrantzitsu ugari irabazi zituen; hala nola, 11 aldiz jaso zuen Xakearen Oscarra.
Kasparoven lorpenen artean daude, besteak beste Elo sailkapenaren lehen postuan 1986tik 2005ean erretiratu zen arte jarraian egotea. Torneo garrantzitsu asko irabazi zituen eta 11 aldiz jaso zuen Xakearen Oscarra.
2005eko martxoaren 10ean, Ciudad de Linareseko Nazioarteko Xake Torneoa irabazi ostean, gaur 20 urte direla, alegia, Kasparovek xakea utzi behar zuela iragarri zuen, politikan sartu eta idazteari eman behar ziola-eta.
Batasun Zibileko Frontea eraiki zuen eta Vladimir Putinen opositorea zen Beste Errusia antolakundearen kide egin zen.
2007ko irailaren 30ean, Kasparovek Errusiako presidentetzara aurkeztu nahi izan zuen bere burua, baina, azkenean Beste Errusiak ezin izan zuen 2008ko martxoko hauteskundeetara aurkeztu.