Antibiotikoekiko erresistentzia hizpide Zarautzen, Lide Arana adituaren esku
Antibiotikoen aurreko erresistentzia aztertuko dute asteartean Zarautzen, Lide Arana Urbieta adituak emango duen hitzaldian. Krisi bihurtu den arazoaren faktoreak azalduko ditu eta konponbide berritzaileei helduko die Biokimikan doktorea den Aranak.

Antibiotikoekiko garatutako erresistentzia hizpide izango dute asteartean (hilak 18) Zarautzen, Lide Arana Urbieta adituak euskaraz emango duen hitzaldian.
‘Antibiotikoekiko erresistentzia: eboluzioa gure aurka datorrenean’ lerroburu su ZarautzOn elkarteak antolatu duen solasaldiak. 19.30ean izango da, Zarauzko Modelo Aretoan.
«Antibiotikoen aurkikuntzak medikuntza irauli zuen milioika bizitza salbatuz eta gaur egun arruntak diren hainbat tratamendu pentsaezinak dira antibiotikoen laguntzarik gabe. Hala ere, gehiegizko erabilerak eta erabilera desegokiak krisi larri bat eragin du: antibiotikoen aurkako erresistentzia», azaldu dute antolatzaileek ohar bidez.
Gero eta zailagoa
Arazoaren inguruan gaineratu dute «bakterioek, oso organismo moldagarriak izanik, eboluzionatu» egiten dutela eta gero eta zailagoa bihurtzen ari dela infekzioen aurkako farmako eraginkorrak izatea.
Izan ere, hitzaldian, bakterioek nola eta zegatik garatzen duten erresistentzia aztertuko du hitzaldiak, eta inpaktu globalari aurre egiteko dauden bideak planteatuko ditu.
«Krisi hori bultzatzen duten faktoreak aztertuko ditugu eta konponbide berritzaileei helduko diegu, estrategia terapeutiko berrietatik hasi eta kontzientziazio eta erregulazioaren garrantziraino», gaineratu dute ZarautzOnetik.
Biokimika eta Biologia Molekularrean lizentziatua, eta biokimikan doktorea da Lide Arana Urbieta, eta antibiotikoen aurreko erresistentzia bere azterketa arloetako bat izan da.
«2013tik lipido solidozko nanopartikulak garatzen dihardu eta 2018tik antibiotikoekiko erresistentzien aurkako ikerketa proiektuetan parte hartzen du ikertzaile gisa», azaldu du ZarautzOn elkarteak.
Nabarmendu du, era berean, Aranak artikuluak argitaratu dituela nazioarteko ikerketa aldizkarietan, eta parte hartu duela hainbat liburu eta egunkaritan.

Emakumeen borrokak utzitako zazpi irudi esanguratsu

Josefa Albisu, martxoak 8 batean gizonak menderatu zituen emakume pilotaria
«Woke» lubakiaren sakona erakutsi du Jane Fondak

«Beatrizena bezalako istorioek bestelako errealitate bat irudikatzea baimendu digute emakumeoi»
