Gaur bost urte hil zen Betty Williams bakearen aldeko militante irlandarra
1976an, Máiread Corriganekin batera, Bakearen Nobel Saria irabazi zuen Elizabeth Williamsek. Community of Peace People edo ‘Bakearen Jendea’ taldeko kideak ziren, eta Irlandako gatazka bide baketsuetatik konpontzeko egin zuten lanagatik saritu zituzten. 2010eko martxoan Euskal Herriko gatazkari irtenbidea emateko argitaratutako Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetako bat ere izan zen Williams.

1943an Belfasten jaioa, katoliko bataiatu zuten Elizabeth Williams, baina erlijioen arteko elkarbizitza giroan hazi zen: amaren aldetik aitona judua zuen, eta senide asko Holokaustoan galduak. Amona katolikoa zuen; aita, aldiz, protestantea.
Istripu batengatik amak lana utzi behar izan zuenez, familian ardura handia hartu behar izan zuen. Lehen Hezkuntza eskola katoliko batean egin eta gero bulego batean hasi zen lanean.
1972an IRAn sartu zen, baina gero talde armatua utzi zuen.
Soldadu britainiarrek tirokatu eta gero, Danny Lennon IRAko kidearen autoak familia bereko hiru ume hil zituen. Williams lekuko izan zen eta sinadura bilketa bat hasi zuen. 6.000 lortu zituen bi egunetan. Istripuan hil zirenen izebarekin, Mairead Corriganekin, ‘Bakearen aldeko Emakumeak’ taldea sortu zuen. Geroago, Ciaran McKeownekin, ‘Ipar Irlandako Bakearen aldeko Mugimendua’ eratu zuten.
1976an Betty Williams eta Mairead Corrigani Bakearen Nobel Saria eman zieten, «Ipar Irlandako prozesuan Bakearen aldeko mugimendua sortuz garatu dituzten borroka baketsuengatik».
Jaioterrian hil zen, Belfasten, gaurko egunez, 2020an.

Emakumeen borrokak utzitako zazpi irudi esanguratsu

Josefa Albisu, martxoak 8 batean gizonak menderatu zituen emakume pilotaria

«Beatrizena bezalako istorioek bestelako errealitate bat irudikatzea baimendu digute emakumeoi»
Europa dominazio-proiektu bat da, ez besterik
