Gaurko egunez jaio zen Gabriel Celaya idazle gipuzkoarra
Gabriel Celaya Hernanin sortu zen, gaurko egunez, 1911ko martxoaren 18an. Hil, berriz, Madrilen, 80 urte geroago, 1991ko apirilaren 18an. Gaztelaniaz idatzi zuen Euskal Herriko idazlea izan zen. 1936ko belaunaldiko poeta izan zen, hau da, «poesia sozialaren» teorizatzaile eta bultzatzaile nagusietako bat. Azken urteetan, berriz, lurrarekin, itsasoarekin eta paisaiarekin identifikatu zen gehiago.

Gabriel Celaya Hernanin jaio zen, gaur 114 urte. Egun gutxi zituela joan zen familia Donostiara, eta han igaro zuen haurtzaroa.
Ehun liburu inguru idatzi zituen guztira, genero guztietakoak. Gainera, gaztelaniazko idazle klasikoen azterketak eta gaztelaniarako itzulpenak ere egin zituen. Bere literatura teoria ulertzen laguntzen dute bere saiakerek; ‘Poesía y verdad’ (1960) eta ‘Inquisición de la poesía’ (1972), besteak beste.
Bere lan garrantzitsu batzuk ‘Marea del silencio’ (1935), ‘Las cartas boca arriba’ (1951), ‘Cantos Iberos’ (1955), ‘Baladas y decires vascos’ (1965) eta ‘Cantos y mitos’ (1983) izan ziren. 1990ean, hil aurreko urtean, argitaratu zuen azken poema liburua, ‘Orígenes’, gaztelaniaz eta euskaraz. Lehentxeago argitaratu zuen ‘Gaviota’ (Kaioa), elebiduna hau ere, bere obraren antologia nagusia.
1936. urtean, gerra hasi baino lehen, Gustavo Adolfo Becquerren mendeurreneko saria eman zioten ‘La soledad cerrada’ poema liburuagatik. 1927ko belaunaldiko poetekin harremanak izan bazituen ere, 36ko belaunaldiko poetatzat hartua izan da. Celayarentzat, poesia mundua aldatzeko tresna zen. Azken urteetan, ordea, joera horretatik aldendu eta lurrarekin, itsasoarekin eta paisaiarekin lotuago sentitzen zen.
Europa dominazio-proiektu bat da, ez besterik

Euskal Herriko XX. mendeko gatazken hurbilpena arteen bidez hezkuntzan

«Askotan esan izan didate nirekin hizketan aritzean gaitzen erdiak joaten zaizkiela»

Ekinokzioak, eklipseak eta camembert gazta
