Karmele Jaio idazleak 55 urte bete ditu
Karmele Jaio Eigurenen urtebetetzea da gaur. Gasteizen jaio zen, 1970eko martxoaren 19an. Idazle aitortua da, kazetaria eta komunikazio arduraduna izateaz gain. ‘Maitasun kapitala’ du argitaratutako azken eleberria, eta arrakastatsua izan da irakurleen artean. 2020an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen ‘Aitaren etxea’ nobelarekin.

Karmele Jaio Eiguren Informazio Zientzietan lizentziatu zen EHUn, eta kazetari ibili zen hainbat hedabidetan, tartean GARAn. Gaur egunean zutabeak idazten ditu egunkari batzuetan eta Emakunderen komunikazio arduraduna da.
Idazle gisa, ‘Hamabost zauri’ ipuin bildumarekin hasi zuen ibilbidea, 2004 urtean. Urte berean Igartza Saria irabazi zuen, ‘Amaren eskuak’ eleberriaren proiektuagatik. Nobela 2006an kaleratu zen, eta hainbat sari jaso zituen: Zilarrezko Euskadi Saria, Zazpi Kale Saria eta Beterriko Liburua Saria. Jaiok berak gaztelaniarako itzulpena egin zuen, ‘Las manos de mi madre’, eta Mireia Gabilondok zinemara eraman zuen lana.
Bere hurrengo lanetan ipuina eta eleberria tartekatu ditu. 2007an ‘Zu bezain ahul’ ipuin bilduma kaleratu zuen, eta 2009an ‘Musika airean’ eleberria. 2015ean ‘Orain hilak ditugu’ bere lehen poesia liburua argitaratu zuen.
Urte berean euskaltzain urgazle izendatu zuten. Eta 2020an, aldiz, euskarazko literaturako saria lortu zuen Euskadi Literatura Sarietan, ‘Aitaren etxea’ nobelarekin.
2022an, Korrikaren 22. edizioaren azken mezua idatzi zuen.
Europa dominazio-proiektu bat da, ez besterik

Euskal Herriko XX. mendeko gatazken hurbilpena arteen bidez hezkuntzan

«Askotan esan izan didate nirekin hizketan aritzean gaitzen erdiak joaten zaizkiela»

Ekinokzioak, eklipseak eta camembert gazta
