IKUSMIRA
NATURAK SINATZEN DITU ARTELANIK BIKAINENAK
Elurrak bazterrak zuritu ditu, argia argitu du, berritu egin ditu zelaiak, kaleak, espaloiak eta etxe atariak. Egunerokotasuna aldatu du, hankaz gora jarri, desordenatu. Eta hala ere, hain agertzen da zuri, eder, argitsu, ordenatu argazkietan. Beti hor egon izan balitz bezala.
Itsasoari begira denbora ez da existitzen. Eta berdin gertatzen da elurrari begira ere. Horregatik bakarrik, denboraren tiraniatik askatzen gaituelako tarte batez, merezi izan du elurrak.
Eta bai, oraindik ere naturak sinatzen ditu artelanik bikainenak.
herria
Nafarroako Erresumako gotorleku bat Abadiñon, 791 metroko altitudean
herria
Gezurra ari du: iruzurtien istorioekin katigatuta
erritarrak
Luis eta Enaitz Goñi; aita eta semea igeriketan lehiakide eta adiskide
erritarrak
Indarkeria desberdinak eta biktima desberdinagoak
herria