IKUSMIRA
Egin salto, dantza eta irri, baina su ingurura gehiegi gerturatu gabe ibili
Irudi bereziak utzi ohi dizkigu San Joan gauak. Suaren inguruan antolatzen den jai paganoak urteko gaurik laburrenaren aurrean gaudela iragartzen digu. Baina askorako eman dezakeen gaua da, San Joan jaiak ospatzen diren herrietan, batik bat. Suak urte osoan pilatutako estres, karga eta neke guztiak erretzeko balio du, albo batera uzteko, errauts bilakatzeko. Baina suarekin jolasteak beti dakar erretzeko arriskua, salto egin eta erortzekoa. Horregatik, ondo hautatu behar da zer den erretzea nahi dugun hori, sutara jaurtitzea nahi dugun hori, eta zer den beste urtebetez mantendu nahi dugun hori. Egin salto, dantza eta irri, baina su ingurura gehiegi gerturatu gabe ibili, beti dago eta erretzeko arriskua. Aimar Etxeberria Korta
herria
Nafarroako Erresumako gotorleku bat Abadiñon, 791 metroko altitudean
herria
Gezurra ari du: iruzurtien istorioekin katigatuta
erritarrak
Luis eta Enaitz Goñi; aita eta semea igeriketan lehiakide eta adiskide
erritarrak
Indarkeria desberdinak eta biktima desberdinagoak
herria