BOLI TRAFIKOAREN KONTRAKO BORROKAREN BESTE ADIBIDE BAT
Kenyako Gobernuak isileko ehiztariei aurre egiteko erabakia hartu du. Apirilaren 30ean, legez kanpo ehizatutako animaliei erauzitako 105 tona boli eta 1,35 tona errinozero adar erre zituen. Egun historikoa izan zen askorentzat, izan ere, Kenyan ez zituzten sekula hainbeste tona boli erre. Ekimen horrekin, mafien kontra aritzeko konpromiso irmoa erakutsi nahi izan du Uhuru Kenyatta presidenteak. Berak piztu zituen boliz osatutako tontorrak Nairobiko Parke Nazionalean. «Boliaren legez kanpoko merkataritzak gora egin du eta izugarrizko sarraskia eragin Erdialdeko Afrikan. Marfil suntsiketarekin gure ondarea ezin dela diru truke saldu ozen esan nahi dugu», azaldu zuen Kenyattak. Gabongo presidente Ali Bongok ere esku hartu zuen ekitaldian. «Isileko ehiztarien, erosleen eta trafikarien asmoekin amaituko dugu», nabarmendu zuen. 2012an 384 elefante hil zituzten Kenyan letaginak kentzeko, 2015ean, berriz, 96. Aurrerapausoa eta albiste ona. A. Lertxundi