Izaga, Xabier
IKUSMIRA

TTIP, CETA: ONURAGARRIAK, ZERTARAKO, NORENTZAT?

TTIP delakoa ezagunagoa zen, filtrazio batek haren negoziazioen nondik norakoak jakinarazi zituenetik. Azken egunotan, ordea, CETAri ezin konta ahala orrialde eskaini dizkiote hedabideek. Gehienek, Valoniako Gobernuak akordio hori sinatzeari uko egiteagatik maiseatzeko. Oso gutxik, Estatu Batuekiko eta Kanadarekiko merkataritza itun biak zertan diren azaldu eta benetan onuragarriak diren aztertzeko. TTIP berresteko zain dago; CETA, segur aski, sinatzear, Europar Batasunak egoera desblokeatzeko akordioa onartu ondoren. Bata zein bestea, aita-semeak baitira, itun garrantzitsuak dira, zalantzarik gabe, legeak bezala baina, legeak bezala, ez dira derrigorrez onuragarriak. Itunok ez dira herritarrekin zerikusirik ez duten kontua, zerbitzu publikoak, lan eskubideak, kultura eta ingurumena herritarren kontua badira, behinik behin, legeak bezala. Edonola ere, itun horiek multinazionalen interesei dagokienez, estatuen legeak baino balio handiagoa izango dute. Xabier Izaga Gonzalez