Juantxo EGAÑA

Kaleratzeen aurkako trenbide mozketa 1984an

Imanol Garcia
Imanol Garcia

1984ko urtarrilaren 19an, Joaquin Almunia buru zuen Lan Ministerio espainolak Aceriales taldeko 1.783 langileri eragin zien enplegua erregulatzeko espediente bat onartu zuen. Aceriales taldea Orbegozo, Echevarria, Olarra eta Aceros de Llodio enpresek osatzen zuten, eta 9.000 langile biltzen zituzten denera. Urtarrilaren 22an Hernanin, Orbegozo zegoen herrian, langileen aldeko manifestazio handi bat izan zen, baita hurrengo egunetan Bilbon, Donostian, Laudion eta beste zenbait udalerritan ere. Urtarrilaren 23an sindikatuek neurri haien aurkako greba deitu zuten, hala nola askotariko mobilizazioetara eta errepide nagusien eta trenbideen mozketara. Imanol Garcia bilbotar argazkilariaren irudian Echevarria enpresako langile talde bat ageri da, Basaurin, kaleratzeak zirela-eta protesta egiteko trenbidea mozten.