Juantxo EGAÑA

Safaria ote... Ondarretan?

Kutxateka. Marin Funtsa. Pascual Marin
Kutxateka. Marin Funtsa. Pascual Marin

1923. urtearen bukaeran frantziar jatorriko Palise zirkua Amarako parkean jarri zuten, Donostian. Emankizun guztietan betetzen zen, eta, bere animalien artean, bost elefante zituen zirkuak, Hanburgoko Parketik zetozenak. Haien hezlea Madame Boudix zen, sasoiko hedabideek ziotenez. Elefanterik beteranoena eme bat zen, Puntchy, 125 urtekoa eta lau tonako pisua zuena. Goizero hiria zeharkatzen zuten Ondarretako hondartzako uretan bainatzera joateko, besteak beste, Kontxa pasealekutik eta Askatasunaren hiribidetik igaroz. Ontziak eta ikusnahiak elefanteen bainuaren ikuskizunera hurbiltzen ziren. Ondarretako hondartzan elefanteak bainuan ageri diren argazki hau Pascual Marin nafarrak 1923ko uztailaren 30ean egindakoa da. Marinek denda bat zuen Donostiako Garibai kalean, eta zenbait hedabidetako berriemaile grafikoa ere bazen, besteak beste “El Pueblo Vasco” egunkarikoa.