GARA
IKUSMIRA

URTEA ONDO HASTEKO ERA ASKO DAUDE

Urteberri eguna ospatu eta urtea ondo hasteko era asko daude, mundua bera ere askotarikoa den heinean. Txinako Armadak «2020» zenbakia marraztu zuten dragoiaren dantza berezi batean, Asiako erraldoian urte berria, «Arratoiaren Urtea», gure urtarrilaren 25ean hasiko bada ere. Errusian Plaza Gorria argiztatzearekin ekin zioten ospakizunari milaka eta milaka moskutarrek, gauaren hotzari aurre eginez. Australiako Sydney hirian ere, su artifizialak piztu zituzten gune ikoniko batean: Portuko Zubiaren eta Operaren Etxearen gainean. Ospakizun horrek hautsak harrotu ditu azken asteotan sutan dagoen herrialdean. Eskozian, Edinburgotik gertu eta gaita soinuak lagun, ausartenak Queensferry herriko hondartzako ur izoztuetan sartu ziren «Loony Dook» bainu tradizionalean, Forth ibaiaren gaineko zubi ezaguna atzean zutela. Azkenik, giro askoz hobea izan zuten jaia Tanzaniako hiriburu Dar es Salaameko Coco Beach hondartzan ospatu zutenak... Urteberri eguna ospatzeko era asko daude, ez ospatzearena ahaztu gabe! GARA