Amagoia Mujika Telleria
IKUSMIRA

GURE ARTEAN DEN JENDE HORI

Inauteriak badu normaltasunari burla egiteko gaitasuna, ordena desordenatzeko atrebentzia, kabala zoratzeko indarra. Eta oraindik inauteriaren arimari eusteko indarra duten tokietan lezioa ematen digute urtero. Festan murgiltzen denak bere burua astintzen du eta begira dagoena xaxatu. Astakeriaren mugara gerturatzen da, begira dagoena aztoratu, egin ezin daitekeena lotsagabe egin, lasaitasuna umore zorrotzez lehertu. Nolako ajea ote du jende berezi horrek? Nolako kezkak bueltatzen ote zaizkie inauteriak bukatzen direnean? Zerk egiten ote die grazia? Zirraragarria eta zoragarria begitantzen da inauterietan hankaz gora ibiltzen direnek gainontzeko egunetan gurekin mundu zoro hau partekatzen dutela pentsatzea. Amagoia Mujika Telleria