Mari Paz Jimenez pintorea, Sigfrido Kochen begian
![Sigfrido Koch Bengoetxea | Kutxa Kultur Edizioak](/media/asset_publics/resources/000/775/479/article_main_vertical/0220_behatxulo.jpg)
Mari Paz Jimenez Valladoliden jaio zen 1909an. Oso goiz, eta familiarekin batera, Donostiara joan zen, eta han egin zituen lehen urratsak pinturaren munduan. Besteak beste, Jon Zabalo “Txiki” izan zuen maisu. Bilintxen biloba Alfredo Bizkarrondorekin ezkonduta, 1936ko gerran Argentinara erbesteratu ziren. 1945ean, Donostiara itzuli ziren. Euskal Herriko abangoardia artistikoekiko lotura zuen, eta Buenos Aires, Paris, Donostia, Madril, Bilbo eta beste zenbait hiritan erakutsi zituen bere lanak. Ibarrola, Jorge Oteiza, Eduardo Txillida, Ruiz Balerdi eta beste zenbait artistarekin harremana izan zuen; Gabriel Celaya eta Blas de Otero poetek beren idatzi eta olerki batzuk eskaini zizkioten. 1975ean hil zen. Artikulua ilustratzen duen irudia Sigfrido Koch Bengoetxea argazkilari donostiarrak egin zuen artistaren estudioan joan den mendeko 50eko hamarkadaren erdialdean, erretratu argazkigintzaren kanonik klasikoenen arabera.
![Pd22_uxune1](/media/asset_publics/resources/000/150/112/article_thumb_horizontal/pd22_uxune1.jpg)
«Euskarari beste hizkuntza guztiei gertatzen zaiena gertatu zaio, nazioartekotasunak eragin dio. Zientziaren ikerketa ingelesez argitaratzen da»
![Pd08_motxilak](/media/asset_publics/resources/000/210/413/article_thumb_horizontal/pd08_motxilak.jpg)
Eskolako haurren motxilak, eta abar
Gehiegi
![Maizpide](/media/asset_publics/resources/001/140/225/article_thumb_horizontal/maizpide.jpg)
Maizpide, euskara kutxa bat, presioa nahi bihurtzen duena
![0727_memeak](/media/asset_publics/resources/001/140/211/article_thumb_horizontal/0727_memeak.jpg)