Juantxo EGAÑA

MUSIKA NOTAK IZOZTUTA DONOSTIAN

1926ko neguan Donostian izan ziren elurte ugarienetako batzuk. Zenbait lekutan 25 cm-ra iritsi zen elur pilatua. Prentsak 1917koekin alderatzen zituen elurte horiek eta, batez ere, donostiar beterano batzuek gogoan zituzten 1888koekin. Zenbait kasutan, 8 orduz jarraian egin zuen elurra. Ricardo Martinek Askatasunaren Hiribidean egindako argazkiak ia postal bat dirudi. Lehen lerroan auto bat eta gurdi bat ageri dira, zirkulatu ezinik aparkatuta, eta atzean, elurtea zela-eta ia desfokuratuta, gizon talde bat kaletik elurra kentzen ari da, eta ahalegin handiz gurdi bati tira egiten diote. “La voz de Guipúzcoa” egunkari errepublikazalearen kroniketako batean zera zioten, trufa handiz, musika bandaren kontzertuak ere bertan behera gelditu zirela, «tresnetan notak izoztu eta espaziora ezin jaurtiko zituzten beldur».