Ainara Lertxundi
GARAren edizio taldeko kidea / Miembro del equipo de edición de GARA
IKUSMIRA

«NARIñO JAUREGIRA IRISTEKO BIDEAREN HASIERA»

Gustavo Petro eta Francia Marquez izango dira Kolonbiaren aldeko Itun Historikoa koalizioaren hautagaiak datorren maiatzaren 29an egingo diren presidentetzarako hauteskundeetan. Lehen itzulian irabaztea espero dute; are gehiago, martxoaren 13ko legebiltzarrerako hauteskundeetan izandako arrakastaren ondotik, Senatuan lehenengo indar bihurtu da. Biak ibilbide luzekoak dira. Petro M-19ko gerrillan egon zen, Bogotako alkatea izan zen eta Ivan Duque presidentearekin lehiatu zen 2010. urtean. Bigarren itzulian galdu zuen orduan. Emakumeen eta afrikar jatorriko komunitate beltzen eskubideak defendatzeaz gain, Marquez ingurumenaren aldeko eta maila handian egiten den meatzaritzaren kontrako ekintzaile ezaguna da. Hori dela-eta, mehatxatua izan da eta atentatu baten biktima izan zen 2019an. «Gure erronka orain Nariño jauregira iristea da» eta «bizitza erdigunean izango duen kultura politikoa bultzatuko dugu Kolonbian; gehiengoak kontuan hartuko dituen herrialdea eraiki nahi dugu, historikoki ahaztuak egon diren emakumeekin, komunitate beltzekin, indigenekin... Lurraldeetatik gobernatu nahi dugu, zentralismoarekin apurtu nahi dugu, herriaren gobernua izango baita gurea», nabarmendu zuten Petrok eta Marquezek asteazkenean Marquezen presidenteordetzarako hautagaitza aurkezteko hedabideen aurrean egin zuten ekitaldi politikoan. Ainara Lertxundi