BEHATXULOTIK
Iturralde, Atxaga eta Sarrionandia, Martuteneko espetxean
Argazkia Martuteneko espetxean egin zuten, 1985ean, Josu Landa “Argia” aldizkariko kazetariak Joseba Sarrionandia idazleari egindako bisitetako batean. Bisitan Sarrionandiaren lagun eta Pott bandako kide ziren Bernardo Atxaga eta Joxe Mari Iturralderekin topo egin zuen. Garai hartan “Argia” aldizkarian oso kamera txikiak erabiltzen zituzten, minoxak, oso trinkoak eta arinak ziren eta metxero baten tamaina zuten. 15 mm-ko optika zeramaten, oso erraz eramaten ziren eta oso erabilerrazak ziren. Argazkia horietako batekin dago egina. Hilabete batzuk geroago, uztailaren 7an, Iñaki Pikabeak eta Joseba Sarrionandiak Martuteneko espetxetik ihes egin zuten.
atzerria
Apatxeen borroka beren gune sakratuak txikitu nahi dituen meatzaritzaren kontra
erritarrak
Luciana Cadahia: «Ez gara libre jaiotzen, libre egiten gara»
erritarrak
Ausartzeko teknikak landu dituzte Aulestin, transmisioa eten ez dadin
erritarrak
Egia
atzerria