Juantxo EGAÑA

Udako egun ederra XX. mendearen hasieran

KUTXATEKA. PHOTO CARTE FUNTSA. RICARDO MARTIN
KUTXATEKA. PHOTO CARTE FUNTSA. RICARDO MARTIN

XX. mendearen hasieran, emakumeak aktiboago hartu zuen parte gizarte bizitzan, eta, era berean, pixkanaka, etxeko eremua gainditu zuen. Mugimendu feministen hasierako urteak izan ziren, emakumearen eskubideen aldeko borrokarenak. Modernitate urteak ere izan ziren. Donostian, Ricardo Martin hiriko erreferentziazko argazkilari bihurtu zen urte horietan, hiria ezagutzen zuen, egunez egun zeharkatzen zuen, bere irudien dekoratu bihurtuz, horiei modernitate kutsua emanez. Oso bestelako ikuspegiarekin eta eszenatoki naturalak bere argazkietarako erabiliz, Ricardo Martinek Kontxako hondartzan emakume bainulari talde bati argazkia egin zion. Irudia joan den mendeko 30eko hamarkadaren hasieran jasoa da, udako egun batean. Aldaketa urteak izan ziren, aldarrikapenak, emakumeen sufragioaren etorrera, modernitate urteak ere izan ziren, argazkiak islatzen duen bezala, baina gerra zibilak hura guztia zapuztu zuen.