Juantxo EGAÑA

Goggomobilarekin, 1966an Gasteizen

(ARQUE ARGAZKIA. ARK-2731_02. GASTEIZKO UDAL ARTXIBOA.)

1957an Munguia Industrial S.A. (MUNISA) enpresa sortu zen, Bilbon egoitza zuena. Espainiako Industria Ministerioak ezarritako traba guztiak gainditu ondoren, 1962an Goggomobil autoa egiten hasi ziren Mungian, Bavarian zegoen Hans Glas GmbH alemaniarrarekin patenteaz akordioa lortu ondoren. Urte hartan 1.100 unitate egin zituzten. Auto horren motorrak Deustun egiten ziren, eta karrozeria zein muntaketa, Mungian. 400 bat langilek lan egiten zuten bertan. Herri horretan furgoneta txiki bat ere egin zuten esklusiboki, gehien saltzen zen modeloaren (T-350) aldaera zena. Auto haiek orduko 84 kilometroko abiadura hartzen zuten gehienez ere. Argazkian, bikote bat Goggomobil batekin, Gasteizen, 1966an. Goggomobilak Mungian egiteari 1966an utzi zioten, fabrikatzailearen arabera, auto horren salmenta urriengatik. Goggomobila Mungian egindako urteetan 6.000 unitate atera ziren bertatik. Alemaniako Goggomobil fabrikak 1969an utzi zion modeloa egiteari, 1969an BMWk xurgatu ondoren.