Juantxo EGAÑA

Artikutzako Enobietako presa eraikitzen

(ENRIQUE CALDERON. GARIKANO CALDERON FAMILIAREN FUNTSA)

Enrique Calderon Valentzian jaiotako bide-ingeniaria izan zen, baina Donostian bizi zen. Errepide, presa eta ur-kanalizazio lan ugaritan parte hartu zuen, bai Euskal Herrian bai Estatuan. Gaztetatik argazkigintzaren zale izan zen, eta parte hartu zuen obra ugariak iruditan jaso zituen. Bere familiak zaindutako funtsean dauden argazkien artean, joan den mendeko 50eko hamarkadaren amaieran Artikutzako lursailean Enobietako presa eraikitzen ari zireneko erreportaje bat dago. Artikutza Donostiako Udalarena da eta Nafarroako Goizueta udalerrian dago. Artikulu honetako bi irudiak presaren eraikuntzaren erreportajekoak dira. Enobietako presa dagoeneko ez da erabiltzen eta zati bat eraisteko zain dago. Calderonen funtsa ehunka negatibok eta 8 eta super 8 mm-tan grabatutako 50 film-erroiluk baino gehiagok osatzen dute eta XX. mendeko 60ko hamarkadan Donostian, inguruetan eta familia giroan jasotako irudiak biltzen ditu.