Pablo Ruiz de Aretxabaleta
Aktualitateko erredaktorea, nazioarteko informazioan espezializatua / Redactor de actualidad, especializado en información internacional
IKUSMIRA

Israelen laguntzek sarraskia luzatzen dute

Palestinar bat amorruz ohiuka.
Palestinar bat amorruz ohiuka. (AFP)
Eraikin bat sutan bonbardeketen ondorioz.
Eraikin bat sutan bonbardeketen ondorioz. (AFP)
Palestinarrak, birrindutako eraikin batean.
Palestinarrak, birrindutako eraikin batean. (AFP)
Haur baten bizitza salbatu nahian.
Haur baten bizitza salbatu nahian. (AFP)
Bonbardeketek sortutako ke lainoa.
Bonbardeketek sortutako ke lainoa. (AFP)
Gazako suntsiketaren irudia.
Gazako suntsiketaren irudia. (AFP)
Etsipena, amorrua...
Etsipena, amorrua... (AFP)
Haurrak, bonbetatik ihesi.
Haurrak, bonbetatik ihesi. (AFP)
Ahal den moduan janaria banatzen.
Ahal den moduan janaria banatzen. (AFP)
Familia bat, bizileku berri baten bila.
Familia bat, bizileku berri baten bila. (AFP)

Gazaren aurkako sarraskiak ez du amaierarik. Zerrendako bonbardaketak hasi eta hilabetera, ankerkeria bakoitzak aurreko egunekoa gainditzen du. Ospitale bat, eskola bat, anbulantzia-konboi bat, okindegiak... Gainditu ezin diren izuaren mugak etengabe gainditzen dira. Egunsenti bakoitzean, aurreko gaueko erasoetako hildakoak hamarnaka zenbatzen dira. Zenbatu daitezkeenak. Askok hondakinen azpian jarraitzen dute-eta. Zerrenda bitan zatituta, Israelgo armadak lurreko operazioa abiatu du eta iparraldeko inguruaren «garbiketa» behartu du. Eta ez da geldituko. Ez dago su-etenik, Israelgo Estatuak ez duelako lurraldearen suntsiketa geldiarazi nahi, eta horretarako bere lagunen bedeinkazioa duelako. Izan ere, bere aliatuek 10.500 hildako baino gehiago izan ondoren, horietatik 4.300 haurrak, eta ia erabateko suntsipena lurralde osoan, Israelen «defentsarako eskubidearen» erretorikaren pean ezkutatzen dira oraindik, eta salaketak kriminalizatzen dituzte.