Juantxo EGAÑA

Biarritzen jasotako pose neurtua

(ZIRAIA BILDUMA)

XX. mendearen hasieran, ikasle, irakasle eta elizgizon talde bat argazkilariarentzat jarrita Biarritzen, ikastetxe katoliko baten sarreran. Irudiaren egiletza eta ikastetxearen izena ezezagunak dira, baina erakunde pribatua dela uste da. Argazkilariak xehetasun bakoitza zehatz prestatu eta jaso du: ikasleen eta irakasleen janzkera dotorea, gorbatak eta tximeleta-begizta bakarren bat, eskuen eta hanken posizioa, espazioa, begiradak eta apaizaren presentzia nabarmena eszenan, bertan daudenengan bere autoritate arrastoa utziz. Gaurdaino iraun duen eta orain bildumagile pribatu baten esku dagoen argazki bitxi honi balioa lau pilotari gazteek ematen diote, beren saskiekin eta beren kideekin batera argazkirako paratuta ageri direnek.