Juantxo EGAÑA

Tolosa, Guardia Zibilak hartuta, 1916an

(RICARDO MARTIN. PHOTO CARTE FUNTSA. KUTXATEKA.)

1916ko azaroaren 27an, astelehena, Tolosako herria geldituta esnatu zen, greba baten ondorioz. Egun horretan, Gipuzkoako hiribildua militarki okupatu zuen Guardia Zibilak, grebalariekiko edozein manifestazio edo elkartasun ekintza erreprimitzeko asmoz. Sindikatuek greba orokorrera deitu zuten, eta lantegi eta paper-fabrika gehienek bat egin zuten grebarekin. Langileek oinarrizko produktuen kostuaren igoeraren araberako soldata-igoera eskatzen zuten. Aurreko egunean, 1.500 langile baino gehiago bildu ziren zezen-plazan, eta patronalak edozein soldata-igoera negoziatzeari uko egin ziola jakinarazi zuten sindikatuetako ordezkariek. Goiko argazkian, Guardia Zibila ikus daiteke, Boinas Elosegi lantegiaren sarreran, Santa Maria kalean. Beheko argazkian, Guardia Zibilaren kontrol bat ageri da, Tolosako sarreran, Gaztelatik datorren errepidean, Bentaunditik oso gertu. Argazkiaren atzealdean, San Esteban ermita ikus daiteke, fabrikak eraikitzeko eraitsi aurretik.