Etenik ez duen biolentziaren sokan lotuta
Azken urtean, Haitiko talde armatuek errekrutatzen dituzten adin txikikoen kopurua %70 igo da, Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsaren (UNICEFen) datuen arabera. Aurrekaririk gabeko igoera horren atzean pobrezia orokortua, biolentziaren gorakada, hezkuntza falta eta azpiegitura eta gizarte zerbitzu guztien kolapsoa dago. Talde armatuek haien familiei laguntza ematearen truke taldean sartzeko presionatzen dituzte haurrak. Beste kasu batzuetan zuzenean mehatxatzen dituzte. Talde armatutik ateratzea erabakitzen badute edo sartzeari uko egiten badiote, haien segurtasuna arriskuan jartzen dute. Soilik hiriburuan, 1,2 haur bizi dira biolentzia armatuaren mehatxupean. Testuinguru honetan, sexu erasoak eta bortxaketak ere areagotu dira. UNICEFeko zuzendari exekutiboak, Catherine Russellek, ohartarazi duenez, «bukatzen ez den soka» batean sartuta daude. «Joera hau irauli egin behar da. Alde guztiek txikienen segurtasuna eta ongizatea bermatzeko konpromisoa hartu beharko lukete». Jada 700.000 dira barne desplazatuak. Soilik hamar egunetan, 41.000 pertsonek ihes egin behar izan dute beraien bizilekuetatik, biolentzia dela eta.