Nafarroako diputatuak, 1866an

1866ko urtarrilean, Nafarroako Diputazioa partzialki berritu zen, eta bertako kideak Iruñeko lehen argazki-estudioetako batean izan ziren, Coyne izenekoan. Urte bereko ekainean, Nafarroako Diputazioak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaikoei proposatu zien unibertsitate bat sortzea, besteak beste, «...amor a las instituciones del solar euskaro» izango zuena. Elorz (Tafalla), Zabalza (Iruñea), Fortun (Lizarra) eta Calatayud (Agoitz) diputatuek bidali zuten unibertsitate proiektua, beste batzuekin batera, gainontzeko euskal aldundietara. Nafarroako Diputazioak martxan jarri nahi izan zuen beste proiektuetako bat euskal banku bat sortzea izan zen. Coyneren argazkian, eserita agertzen dira Leon Eusebio Elorz, Tafallako diputatua; Nicasio Zabalza, Iruñeko diputatua eta Diputazioko presidenteordea; eta Fortunato Fortun, Lizarrako diputatua -laugarrena ezin izan dugu identifikatu-. Haien atzean ageri dira, zutik, Mauricio Bobadilla, Tuterako diputatua; Alberto Calatayud, Agoizkoa; Angel Saenz de Tejada, Lizarrakoa; eta Juan Jose Barberena, 1866ko otsailean Iruñeko diputatu karguaz jabetu zena.

Migratzaileen eta giza eskubideen defendatzaileen harrera-espazio bat

Oinherri eta Hiritik at, hirigintza sozialagoak probatzen

«Bibragailuak oso tresna garrantzitsuak dira zoru pelbikoaren osasunerako»
